Hemen zaude: Hasiera Albisteak Abuztuan Mutrikun...

Abuztuan Mutrikun...

2017/08/04

Jai giroan jarraitzeko, aurten ere, kontzertuz beterik dator abuztua.

Abuztuko asteburuetan (5,12 eta 19) kontzertuak izango ditugu Txurruka plazan, gabeko 22:30etan:

  • Abuztuak 5: Bertso musikatuak Oskar Estanga eta Ion Martin bertsolariekin
  • Abuztuak 12: Sara Zozaya eta Itxaso Navarroren kontzertua
  • Abuztuak 19: Munduko musikak Enekora taldearekin
Bestalde, abuztuaren 24ean, Donostiako Musika Hamabostaldiaren eskutik bi saio izango ditugu: 
  • 17:30etan Zabiel plazan, Kantu kontari emanaldia Saioa Aizpurua eta Ane Artetxerekin
  • 19:00etan Santa Katalina Komenduan, Kamara kontzertua Klara Mendizabal, Elisa Di Pietro eta Oier Etxabururekin