Hemen zaude: Hasiera Albisteak Berdel Aipamena 2018-herri bozketa

Berdel Aipamena 2018-herri bozketa

2017/12/01

Herri-bozketa baten bidez erabakiko da zeini eman 2018ko Berdel Aipamena.

Mutrikuko Udala, hasi da dagoeneko 2018ko Berdel Egunaren inguruko gaiak lantzen eta aste honetan egin dira lehen bilerak antolaketa aurrera eramateko. 

Urtero, Berdel Eguneko ospakizunei hasera emanaz, Berdel Aipamena eman ohi da, nolabait Mutrikuren onerako lan egin duten pertsona, elkarte e.a.-ei euren lana eskertzeko ideiarekin. 

Aurten Berdel Aipamena martxoak 16an emango da, eta abenduan herritarrek hautagaiak proposatzeko aukera eduki bazuten, orain, herri-bozketa baten bidez erabakiko da zeini eman aipamena. 

Guztira 16 pertsonek aurkeztu zuten hautagaitza eta denen artean 13 hautagai proposatu ziren. Hautagai horien artean, Garapen batzordeak, zortzi hautagaiko behin betiko zerrenda bat osatu du.  Kontutan izan behar da, hautagaietako askok orain gutxi udaletik beste aipamen edo sariren bat jaso dutela eta udalak “ohorezko berdel laguntzaile” izendapena ere ematen duela Berdel Egunean laguntzaile izandakoen artean. Hautagai bezala agertutako beste batzuek berriz uko egin diote aipamena jasotzeari. Honela, azkenean zortzi izango dira bozketa herrikoian parte hartuko duten hautagaiak. 

Berdel Aipamena  oroigarri edo  plaka bat izan ohi  da. Plakak Mutrikuko irudi  bat du grabatuta eta bertan Mutrikuko Berdel Egunaren baitan ematen  den saria dela  adierazten da. 

 

Hautaketa prozesua

 

Pauso txiki honekin, Mutrikuko Udalak herritarren inplikazioa eta parte hartzea bultzatu nahi dute, Berdel Egunaren antolaketan parte hartzaile gehiago sustatu eta gainera parte-hartze  ohiturak  herrian bultzatzeko. 

 

Herritarrek proposatutako hautagaien artean bozkatzeko epea otsailak 10etik otsailaren 20ra izango da eta www.mutriku.eus web gunearen bidez edo turismo bulegoan eta udaletxeko sarreran kokatutako kaxa batzuetan bozkatu ahal izango da. 

 

Hautagaiak: 

 

Zortzi hautagai horiek ondorengoak dira eta bertan ikusi ahal izango duzue era laburrean zergatik proposatu duten hautagaitza bakoitza.  Hala ere, bozkatzeko jarriko diren guneetan, proposamena luzatu  dutenek erabilitako argudio originala ikusi ahal izango da: 


The basque Way enpresa 

Arrazoia: 

Azken urteetan Mutriku herria eta bere historia zabaltzen aritu da bertan antolatzen dituen esperientzia eta bisita gidatuen bidez, Mutrikuk itsasoarekin duen lotura bereziki lantzen. Mutriku Euskal Herritik kanpoko bisitariei ezagutarazten egin duen eta egiten ari den lana handia da.

 

Antonio Oianguren “Okon”

Arrazoia: 

Mutrikuko itsasontzi ezberdinen maketak egin ditu eta herriko itsas memoria mantentzen lagunduaz, Zabielen jarritako erakusketak erakutsi zuen bezala.

 

Andoni Larrea- Adats Ile-apaindegia

Arrazoia: 

Bere ibilbidearengatik eta Mutrikurentzat ekarri duen onurarengatik, batez ere sortu duen lanpostu kopuruari lotua. 

 

Goizeko Izarra ikastola

Arrazoia: 

Goizeko Izarra Ikastolak 50 urte betetzen ditu 2018ko irailean, nahiz eta ospakizunak 2018-2019 ikasturtean zehar egin. Goizeko Izarra Ikastola hezkuntza, euskara eta kulturari loturiko eragile zuzena da Mutrikun. Orain dela 50 urte herriko guraso, herritar eta irakasle talde batek eginiko  apustu gogorra saritzea nahi da.

 

Anaiarte, Kantuz Bizi eta Maddalen

Arrazoia: 

Herrian Berdel Eguna ospatzen hasi zenetik, herritarrez ostutako abesbatzak, gogo eta ilusioz beterik , urtero girotu ditugu berdel eguneko goizak, aurrez, makina bat entsaio eginda. Hainbeste urtetan ilusio handiz egindako lan hau saritzea merezi dela uste da. 

 

Txantxangorri aisialdi taldea

Arrazoia: 

Badira 17 urte Txantxangorri aisialdi taldea sortu zela, haur eta gazteen premiei erantzuteko asmoz. Sortzaileak, ilusio eta gogoz beteriko mutrikuar gazte batzuk izan ziren, eta gaur egun 63 mutrikuarrek osatzen dute.  Udaleku irekiak izatetik hasi , eta  hilero ekintza batzuk egitera iritsi dira. Txantxangorriren helburuetako bat; hezkuntza ez formalaren bitartez, Mutriku eta bere ohiturak sustatzea eta barneratzea da.

 

Ondare enpresa

Arrazoia: 

 

Bi emakume, ekintzaile. Bertako produktuak balioan jarri eta Mutriku kanpoan ezagutzera ere ematen dutenak bere produktuaren salmentaren bidez. Bertako hornitzaileak erabiltzea, jasangarritasun irizpideekin eta bereziki - bereziki, euskararen erabileran eredu direlako: etiketajeak, sare sozialetan eta oro har, dituzten euskarri guztietan. 

 

Valentín Barronea

Arrazoia: 

Urtetik urtera Olentzeroren figurari bizia ematen diolako herriko haurren ilusioa bizirik mantenduaz. 

 

 

Datuak: 

 

Berdel Aipamena 2018: Martxoak 16, ostirala. 

Berdel Eguna 2018: Martxoak 24, larunbata

Hautagaiak bozkatzeko epea: Otsailak 10etik  Otsailak 20ra.

Bozkatzeko  lekua:  www.mutriku.eus web gunearen bidez edo Mutrikuko Turismo Bulegoa eta Udaletxeko sarreran jarriko den kaxa batean. 

 

Bozkatu:  

 

- Presentziala: fitxa hau deskargatu, bertan X bat jarri zure gustoko hautagaiari  eta Mutrikuko Turismo Bulegoan edo udaletxeko sarreran aurkituko duzun kutxan sartu

- On-line: Lotura honetan 

 

Berdel Aipamena 2018-herri bozketa

Berdel Aipamena2018