Hemen zaude: Hasiera Albisteak Deba ibaiaren Paisaiaren Ekintza Plana lantzeko bilera irekia deitu dute Debako eta Mutrikuko Udalek

Deba ibaiaren Paisaiaren Ekintza Plana lantzeko bilera irekia deitu dute Debako eta Mutrikuko Udalek

2017/04/07

Debako eta Mutrikuko Udalek eta Debegesak bilera irekia deitu dute datorren apirilaren 25erako Deba ibaiaren eta Sasiola-Astigarribiatik estuariorainoko ibaiertzaren Paisaiaren Ekintza Plana lantzeko. Bilera, Debako Agirre Jauregian egingo da, 18:00etatik aurrera, eta bi herrietako herritarrei zabalik dago.

Debako eta Mutrikuko Udalak, Debegesa Garapen Agentziaren laguntza teknikoarekin, Deba ibaiaren eta Sasiola-Astigarribiatik estuariorainoko ibaiertzaren Paisaiaren Ekintza Plana lantzen hasi dira, paisaiaren babesak zein hobekuntzak duten garrantziaz jabetuta.  

 

Plan honek Deba ibaiaren eta ibaiertzaren paisaia berreskuratzea eta balioan jartzea du helburu, hain zuzen ere, zatirik interesgarrienean, bai paisaia aldetik, baita bertan biltzen diren ondare kultural eta natural elementu ugariengatik ere: Santiago Bidea, ondare arkitektonikoa, Astigarribiari eta Sasiolari loturiko ondare erlijiosoa,  merkataritzari eta nabigaziori loturiko historia, turismoa, ondare naturala, balio ekologiko, geologiko eta etnografikoa…

 

Bilera apirilaren 25ean egingo da, 18:00etan, Debako Agirre Jauregian. Lehen bilera honetan, bi Udaletako teknikariek eta Debegesako arduradunek –Debegesa arduratzen ari baita Deba ibaiaren Paisaiaren Ekintza Plana idazteaz–  paisaia planen testuingurua aurkeztuko dute, erabiliko den metodologia azalduko dute eta lortu nahi diren helburuak. Gainera, parte-hartzaileen ekarpenak jasoko dira diagnostikoa osatze aldera.

 

Deba ibaiaren Paisaiaren Ekintza Plana lantzeko bilera irekia deitu dute Debako eta Mutrikuko Udalek

astigarribia auzoa