Hemen zaude: Hasiera Albisteak Malenetan indakeria sexistarik gabeko gunea izango da

Malenetan indakeria sexistarik gabeko gunea izango da

2017/07/21

Mutrikuko jaietan indarkeria sexistaren problematikari erantzun bat eman nahian, Mutrikuko Udalak, Emagin zentro feministarekin batera, Indarkeria sexistarik gabeko gunea antolatu du.

Malen egunean, hilak 22, eta Kuadrilla egunean, hilak 24, jaietan jende gehien pilatzen den egunetan hain zuzen ere, Beheko plazan informazio gunea izango da zabalik arratsaldeko 8etatik gaueko 12ak arte.

Gunearen bitartez, honakoak bilatu nahi dira:

  • Gaiaz kontzientziatzea.
  • Emakumeek indarkeria sexistarekiko dituzten bizipen, iritzi eta interesak  agertzea.
  • Babes eta elkartasun gunea irudikatzea eta indarkeriari aurre egiteko bitartekoak erraztea.
  •  Erasotzaile izan daitezkeenei dena libre ez dela eta erasoak dauden kasuetan erantzuna izango dutela ohartaraztea.
  • Emakumeek beren burua defendatzeko duten gaitasunaz jabearaztea eta horretarako bitarteko eta lan tresnak eskaintzea.

 

Jaietan ere, mutrikuarrok indarkeria sexistaren aurka!