Hemen zaude: Hasiera Albisteak Musika Hilabetea hastear da

Musika Hilabetea hastear da

2018/03/08

Larunbat honetan, hilak 10, Musika Hilabeteko lehen kontzertua izango dugu Parrokian 20:00etan.

 

Aurten ere, Musika Hilabetea antolatu dugu Mutrikun. Kontzertuak Parrokian eta Santa Katalina Komenduan izango dira.

Aipatu beharra dago, oraingo honetan, herriko bi kultur talderen parte-hartzea izango dugula: Musika Banda eta Kantuz Bizi Abesbatza.

Larunbat honetan, lehenengo kontzertua izango dugu, EASO Araoz gazte abesbatzaren eskutik, 20:00etan parrokian. 

ARAOZ Gazte abesbatza, EASO abesbatzaren bosgarren taldea, 2004an sortu zen, eta 12 eta 17 urte bitarteko neskek osatzen dute, abesbatzan dauden bitartean beraien musika prestakuntza prozesua osatzen dutenak. Abesbatzak Gorka Miranda izan du zuzendari hasiera-hasieratik, eta urte gutxitan Gipuzkoako hainbat musika eta abesbatza jaialditan eman ditu kontzertuak