Hemen zaude: Hasiera Albisteak MUTRIKUKO ITSAS ONDAREAREN INBENTARIOA

MUTRIKUKO ITSAS ONDAREAREN INBENTARIOA

2017/09/22

Mutrikuko Udala, Mutrikuko itsas ondarearen inbentarioa egiten hasi da.

Mutrikuko Udala, Mutrikuko itsas ondarearen inbentarioa egiten ari da. Horretarako, Amaia Goenaga Sanchez, historian lizentziatua eta doktorera, hasi berri da lanean eta  bere helburua, herriko familietan, udalean edo beste instituzioetan itsasoari loturik egon daitekeen ondarea identifikatu, deskribatu eta katalogatzea da. 

Horretarako herritarren laguntza eskatu nahi genuke, denon artean,  herri arrantzale honen ondarea identifikatu dezagun. Edozein elementu izan daiteke interesgarria: objetuak, lanabesak, argazkiak, bidaietatik ekarritako gauzak… 

Lagundu nahi duen herritar guztiak Txurruka Plazan dagoen Turismo Bulegoarekin kontaktuan jartzera gonbidatzen ditugu bertara joanda edo honako datu hauek erabiliaz: 943 60 33 78 edo turismo@mutriku.net

 
MUTRIKUKO ITSAS ONDAREAREN INBENTARIOA

Portuko argazki zaharra