Hemen zaude: Hasiera Albisteak Txertatu Merkatuan proiektua.

Txertatu Merkatuan proiektua.

2018/01/30

Txertatu Merkatuan proiektua abian dago, baztertze egoeran edo arriskuan dauden gazteei zuzenduta eta Eskualdeko Udalek eta Europako Gizarte Funtsak kofinantzatuta.

Ekimen hau Debabarrenako Eskualdeko 16-30 urteko gazteak, prestakuntza maila LH II gehienez dutenak, lanik gabe daudenak eta prestakuntzarik jasotzen ari ez direnentzako da.

Hiru Tailer egingo dira. Lehenengo fasean (EGOKITU) bakarkako eta taldeko lanean arituko dira eta bigarrenean (TREBATU) Formakuntza teknikoa jasoko dute. Gainera, enpresetan praktikak egiteko aukera izango dute , eta horretarako garraioa ordainduko zaie (MUGI edo BARIK).

 

·         Biltegiko jarduera lagungarriak: industria eta salmenta gune handietara bideratuta. IMH Elgoibar

 

·          Estaldurako eta Pinturako Langile Ikastaroa: gremio eta brikolaje eta eraikuntza arloko salmenta gune handietara edo establezimentuetara bideratuta.  Eibarko Oinarrizko Lanbide Heziketa Udal Institutua

 

·          Elikagaiak eta edariak zerbitzatzeko eta prestatzeko oinarrizko teknikak Ikastaroa: taberna eta jatetxeetan lan egiteko. Berezitasuna: pintxoak  Eibarko Oinarrizko Lanbide Heziketa Udal Institutua

 

Informazioa gehiago