Hemen zaude: Hasiera Albisteak Urriaren 14an Bularreko Minbiziaren Aurkako Eguna

Urriaren 14an Bularreko Minbiziaren Aurkako Eguna

2017/10/05

Minbiziaren Aurkako Elkarteak, Katxalin Elkarteak eta Mutrikuko Udalak elkarlanean antolatu dute Martxa, Mosaikoa eta Puxika Hegaldia ekimena. Urriaren 14an, eguerdiko 12etan Beheko plazan hasita.

Urriaren 19an “Bularreko Minbiziaren Aurkako eguna” ospatzen da. Gaur egun, emakumeengan gehien ematen den minbizia izanik ikerkuntza eta prebentzioan lanean jarraitzea beharrezkotzat ikusten dugu.

Azken urteotan, lazo arrosa gaixotasun honen aurkako ikur bilakatu da. Beraz, Minbiziaren Aurkako Elkarteak eta Katxalin Elkarteak ekintza honetara gonbidatu nahi zaituztegu. Hori dela eta, urriaren 14an, larunbatean, Mutrikun martxa txiki bat antolatu dugu Beheko Plazatik Txurruka Plazaraino. Bertan, bularreko minbiziaren aurkako borrokaren ikur den lazo arrosaren formarekin mosaiko bat egingo da, eta ondoren, minbizi mota hau jasan duten edota jasaten ari diren pertsonen omenez puxikak askatuko ditugu. Horregatik, hurrengo larunbatean, hilak 14, eguerdiko 13:00etan Beheko Plazara gonbidatzen zaitugu, eta han lazo arrosa txikia, zapia eta puxika bat banatuko zaizkizu ekintzan parte hartu ahal izateko. Aarrosa koloreko mosaikoa egiteko, kamiseta arrosa janztea komenigarria da. Nahi izanez gero, egunean bertan 8 euroren truke kamiseta lortu dezakezu. Honen banaketa, urriaren 14an eguerdiko 12:00etan egingo da Beheko Plazan. Interesa izanez gero, izen eman behar da 943 20 24 94  edo 943 60 33 78 telefono zenbakietan. E-postaz ere eman ahal da izena honako helbideetara idatzita: bajodeba@aecc.es (Minbiziaren Aurkako Elkartea) edota turismo@mutriku.net (Mutrikuko Turismo bulegoa).