Hemen zaude: Hasiera Albisteak XXII. Berdel Eguna

XXII. Berdel Eguna

2017/03/20

XXII. Berdel Eguna apirilak 1ean izango da. Aurtengoan ekitaldiz beterik dator eguna.

XXII. Berdel Eguna dela eta hainbat ekitaldi antolatu ditugu Mutrikuko Udala eta Debegesa, Debabarrenako Garapen Ekonomikorako Elkartetik. Orokorrean herriko jendearengandik jasotako babesa azpimarratu nahi dugu, baina baita herriko eta inguruetako jatetxe ezberdinengatik, herriko hainbat elkarteren eskutik edo  San Pedro kofradiatik besteak beste,    zabala izan bait da laguntza, eta aurrez eskertu nahi genuke.

Momentu honetan berdel kanpaina martxan dago .   Kanpaina honek  itsasoari loturiko sektorearentzat duen garrantzia handia da eta Berdelaren promozioan,  Berdel Egunarekin azken 22 urte hauetan eman den laguntza xumea baina gogotsua bistaratu nahi genuke hitz hauekin ere . 

Ezinbestekoa da beraz Berdelaren promozioarekin jarraitzea arrain honen ezaugarri gastronomiko eta osasungarriak ezagutzera emanaz. Eta guk horretan lanean jarraituko dugu. 

 Hau da aurtengo egitaraua eta kartela:

 

 

Martxoak 24, Ostirala

 

MUTRIKUKO BERDELA AIPAMENA EMATEA

Yurrita Kontserbak enpresari 150. urteurrenean emango zaio. 

Iluntzeko 20.00tan Mutrikuko Udaletxean, pleno aretoan.  

 

Apirilak   01, Larunbata. BERDEL EGUNA

 

Egitaraua:

- Goizeko 10:00etatik aurrera  ZESTA PUNTA Miruaitz Frontopian. Euskadiko Gravni txapelketa: Gipuzkoa Arabaren kontra.  (jubenilak, 22 azpikoak eta nagusiak). Antolatzailea: Gipuzkoako Zesta Punta federazioa. 

- Goizeko 10:30etatik 12:30ak arte,  GIPUZKOAKO BATEL LIGAKO XII. JARDUNALDIA Gipuzkoako Arraun Federakundea eta Mutrikuko Arraun Taldeak antolatuta

-Goizeko 12.00 ak aldera, Mutrikuko Kalatxori bela elkarteak antolatuta, MUTRIKUKO XII. BELAUNTZIEN ARTEKO TXAPELKETAREN HASIERA.

- 12:00etan TRIKITILARIAK herriko kaleetan zehar. 

- 12:00etatik aurrera, BERDEL PINTXOAK doan herriko tabernetan

- 13.00etan HERRIKO ABESBATZEN KONTZERTUA Zabiel Plazan. 

- 17.00ak aldera, MUTRIKUKO XII. BELAUNTZIEN TXAPELKETAREN BUKAERA.

-18:00etatik aurrera, BERDEL PINTXO DASTAKETA HERRIKOIA Mutrikuko Portuan.

- 20:00 kontzertua- ITZIARREN SEMEAK

 

Beste datu batzuk:

 

Berdel hornikuntza: 1800kg erosiko dira, gero sukaldari eta boluntarioei banatzeko

Pintxoak: 20.000pintxo inguru

-Pikua Jatetxea: Berdela bexamela eta berdurekin

-Urgain Jatetxea: Berdel  binagreta. 

- Azkenetxe Ristorante: Berdel marinatua.

- San Juan Jatetxea: Berdela Xixa saltsatan. 

- Valentin Zumalabe: Berdel Pudding-a

- Mari Jose Arrieta eta Feli Soraluze- Narrupe Elkarte: Berdel Piperrada

- Xabier Mendiguren- Kai Gain Elkartea: Berdel Txatka

Berdel errea: 5.000 razio inguru

Berdel Marmitakoa: 1000 razio inguru, Etxekalte, Ziñua eta Haizabia elkarteek prestatuta. 

Berrikuntzak:

Aurtengo nobedaderik deigarriena, jatetxe berri bat  jaira animatu zaigula da. Berdel Egunerako Azkenetxe Ristorante-tik Berdel marinatua egingo dutelarik. 

Bestalde, Haizabia Elkarteak ere lehen aldiz marmitakoa prestatuko du, eta Narrupe elkartetik Mari Jose Arrieta eta Feli Soraluzek Berdel Eguneko klasiko bat egingo dute:  Berdel Piperrada.

Programazioari dagokionean, aipagarria izango da estropadak egun berdinean izatea, honek erakarriko duen jende kopuruagatik. Horrez gain, jai amaierarako Itziarren Semeak bere diska berria aurkezten egongo da. 

 
XXII. Berdel Eguna

Berdel Eguneko karte