Hemen zaude: Hasiera Herrian bizi Kultura Liburutegia

Informazio orokorra

UDAL LIBURUTEGIA:                                          Euskadiko Irakurketa Publiko Sarea 

Mutrikuko Liburutegia informazio, prestakuntza eta aisialdi alorrean dituzun
beharrak asetzeko prestatutako udal zerbitzu publikoa duzu, doakoa eta denontzat irekia.

Mota guztietako liburuak eta beste hainbat euskarri dituzu eskura,
etxean edo liburutegian bertan gozatzeko.

Gure liburutegia bi gunetan banatutako zerbitzua da. Biek batera osatzen dute udal liburutegia:

•    Liburutegi Orokorra.
Beheko solairuan dago, Kultur Etxeko sarrera atariaren aurrean.
Liburutegiaren atal nagusia da. Heldu, gazte zein haurrei (8 urtetik gora) zuzenduta dago.


•    Haur Liburutegia.
Beheko solairuan dago, Zabieleko ate nagusitik sartuta, eskubitara.
12 urte baino gazteago direnentzako liburutegi zerbitzua da.
Toki bereziki aproposa irakurle txikienentzat (0-8 urte), beti ere, heldu batek lagunduta.
Bertan adin bakoitzari egokitutako liburuak eta material multimedia aurkituko duzu.
Hortaz gain, zenbait jarduera ere eskaintzen dira.

 
 
KOKAPENA ETA KONTAKTU BIDEAK

Zabiel Kultur Etxea.

Erdiko kale, 28. Beheko solairua

20830 Mutriku (Gipuzkoa)

Tel. 943-60 41 82


 

ORDUTEGIA 
 

Liburutegi Orokorra

Asteleheneean barikura:

10:00-13:00

Arratsaldean itxita

Martitzenetik barikura:

10:00-13:00

17:00-20:00

 

Haur Liburutegia

Martitzenetik barikura:

17:00-19:00