Hemen zaude: Hasiera Mutriku Historia

Historia

Mutrikuko historiaren lehenengo datuak Jentiletxeta II, Langatxo eta Iruroin haitzuloetan egindako paleolitiko garaiko aurkikuntzetan jasotzen da(11000 bat urte). Mesolitiko eta Enolitiko/Brontze aroak zeharkatuz Brontze aroan lehen aztarna erromatarrak aurkitu ziren arte ez da aurkitu beste herriekin egindako truke aztarnarik.

Mutriku

Mutrikuk herri izaera 1209an lortu zuen, garai berean Gipuzkoako kostaldeko beste herri batzuei bezala, Gaztelako Alfontso VIII erregeak “ karta puebla” delakoa eman zionean. Kostaldeko herria eta mugako herria izateagatik harresi bat jarri zitzaion, zati bat oraindik mantentzen delarik. Harresiek inguratzen zuten lursaila neurri txikikoa zen, lursailaren izaera maldatsua eta itsasoarekiko hurbiltasuna zela medio.

Ezaugarri berezi hauek baldintzatuta antolatu zen erdi aroko alde zaharra, kale estu eta aldapatsuekin, etxebizitza altuekin etab...  Eraikin gehienak neurri handi batean egurrezkoak ziren familia aberats batzuen etxeak izan ezik, zeinak, harrizkoak izanik, herriak VIII. menderarte jasan zituen suteei aurre eginez orain arte mantendu diren. VIII. mendean herriaren hazkundeak harresiaren mugak gainditu zituen, eta herria hazten zihoan heinean, kale eta plaza berriak eraikitzen hasi ziren eta harresia desagertzen joan zen. Honen ondorioz, Mutriku ondare historiko eta kultural handia duen herri bilakatu da.