Mutrikuko Neska Palisten I. Txapelketa Azkarra igande honetan Miruaitzen.

2018/04/19
Konfirmatuta dauden 12 bikotek parte hartuko dute txapelketan. Lehendabizi, bikoteak zozketa bidez osatuko dira goizeko lehen orduan (10.30ak aldera) eta ondoren 12 bikoteek 6ko bi multzotan banaturik 4 kiniela jokatuko dituzte amerikar erara sailkapen orokor bat geldituko zaigularik. Eguerdian parte hartzaile guztiek frontoi tabernan bazkalduko dute eta arratsaldean final laurdenak, finalerdiak eta finala jokatuko da.