Autodefentsa ikastaroa eskainiko da maiatzak 20ean EMAGUNEAN.

2017/05/10
Autodefentsa tailerra izenburuarekin, 16 urtetik gorako emakumeei zuzenduriko ikastaroa antolatu dute herriko EMA elkarteak eta Mutrikuko udalak. Izen emateak emakumeakmutrikunabian@gmail.com edo udaleko 943603244 telefonora deituta egin beharko dira maiatzaren 17a baino lehen. Ikastaroa EMAgunean izango da.