Geoparkeen Astea 2012

2012/05/17
Europar Geoparkeen Astea dela eta, Euskal Kostaldeko Geoparkeak bigarren urtez jarraian hamaika hitzaldi, tailer eta doako bisita gidatu antolatu ditu Mutriku, Deba eta Zumaian maiatzaren 28tik ekainaren 3ra bitartean, herritar orori zuzenduta.

Euskal Kostaldeko Geoparkea kudeatzeaz arduratzen den Geogarapen Elkarteak Geoparkearen Astea antolatu du bigarren urtez jarraian. Maiatzaren 28tik ekainaren 3ra bitartean, hamaika hitzaldi, tailer eta doako bisita gidatu
aurreikusi dira Deba, Mutriku eta Zumaian, herritar orori zuzenduta.

Geoparkeen Astea Europako Geoparke guztietan burutzen den ekimena da eta helburu nagusia lurralde bakoitzeko ondare geologikoa, naturala eta kulturala herritarrei gerturatzea da. 

Euskal Kostaldeko Geoparkeak prestatu duen egitaraua ikusteko egin klik hemen