COVID-19: UDAL DIRULAGUNTZA

  • COVID-19: UDAL DIRULAGUNTZA
  • 2020-05-04T00:00:00+02:00
  • 2020-05-25T00:00:00+02:00
  • Covid 19-ari aurre egiteko hartutako neurrien ondorioz kaltetuak izan diren txikizkako merkataritzako establezimenduen, ostalaritzaren eta enpresen jarduera ekonomikoa bultzatzeko sortutako dirulaguntza da.
  • COVID-19: UDAL DIRULAGUNTZA
  • Noiz 2020/05/04 00:00 - 2020/05/25 00:00
  • Kontaktu izena
  • Kontaktu telefonoa 943603378
Covid 19-ari aurre egiteko hartutako neurrien ondorioz kaltetuak izan diren txikizkako merkataritzako establezimenduen, ostalaritzaren eta enpresen jarduera ekonomikoa bultzatzeko sortutako dirulaguntza da.

Covid-19ak eragindako osasun krisialdia eta honek ekarritako alarma egoera ondorio garrantzitsuak sortzen ari da enpresen egunerokotasunean. Egoera honen ondorioz, Mutrikuko Udalak kaltetuak izan diren herriko txikizkako merkataritzako establezimenduen, ostalaritzaren eta enpresen jarduera ekonomikoa bultzatzeko dirulaguntzak emateko premiazko deialdia luzatu du, horretarako 150.000€-ko ezohiko partida bat onartu ondoren.

Dirulaguntza hau helbide fiskala Mutrikun duen merkataritza, ostalaritza edo enpresa jardueren titularrei zuzenduta dago (edo merkataritza eta osatalaritzaren kasuan, azken hemezortzi hilabeteetan gutxienez jendearentzat irekitako establezimendu bat Mutrikun duena).Dirulaguntza hau eskatzeko prozedura ondorengoa izango da: atxikitako eskaera orria bete eta bertan eskatzen den dokumentazio guztiarekin batera telematikoki Mutrikuko Udalera bidali,ondorengo lotura honen bidez:

https://www.mutriku.eus/eu/udala/tramiteak/erregistroa-on-line

Dirulaguntzak eskatu eta udalak hauek banatzeko epeak honako hauek izango dira:
- Eskariak bidaltzeko epea:
Maiatzaren 11tik 22ra.
- Diru-laguntzen banaketak:
Ekainean

Dirulaguntza hau, gehienez ere 1.500€-koa izango da negozio bakoitzarentzat eta beste edozein dirulaguntzekin bateragarria izango da. 

Edozein kontsulta egiteko edo dirulaguntzaren tramitazioarekin laguntzeko, deitu 943 60 33 78 telefono zenbakira (astelehenetik ostiralera10:00tatik 14:00etara) edo idatzi turismo@mutriku.net helbide elektronikora.

 Informazio gehiago, hemen.