Puntistarik onenak Malen Egunean Jai Alai World Tourreko Master Seriean.

2016/07/13
- Finalerdiak: UZTAILAK 22, Miruaitz pilotalekua, Mutriku. 22:30h Hormaetxea-Lekerika vs Beaskoetxea-Amigorena Erik-Aldazabal vs Barandika-Txasio - FINALA eta 3. postua: UZTAILAK 29, “Uni” pilotalekua, Markina-Xemein. 22:00h

Zesta-puntako goi mailako pilotariak izango dira uztailaren 22 eta 29an Mutriku eta Markina-Xemeingo pilotalekuetan. 

Sarrerak 10 eta 12 euroan izango dira salgai Mutrikuko finalerdietarako, eta 15 euroan berriz, Markina-Xemeingo final handirako. 

Takillan ezezik, telefonoz ere erosi ahal izango dira. Mutriku: 634 426 588 Markina-Xemein: 688 813 775