Mutrikuko olatu planta

Mutrikuko olatu planta, olatuen energia aprobetxatzen duen Europa osoko lehenengo planta komertziala da

2011ko uztailean inauguratu zen instalazio hau eta energia elektrikoa sortzeko olatuen energia aprobetxatzen duen Europa osoko lehenengo planta komertziala da. 296 kW-ko guztizko potentzia duten 16 turbina ditu, olatuen eraginez aire konprimitua turbinatzen dutenak.

Olatua iristen denean, ura ganberan sartzen da eta barruko airea konprimitzen du, eta presioz ateratzen da goiko zulotik. Ateratzerakoan turbina bultzatzen du, eta hark, aldi berean, energia elektrikoa sortzen duen alternadorea birarazten du. Olatua erretiratzen denean, airea zurrupatzen du zulo beretik eta berriz bultzatzen du turbina, energia elektrikoa sortuz berriro ere.

Mutrikuko Udalak eta Energiaren Euskal Erakundeak olatu plantara bisita gidatuak egiteko zerbitzu bat abiarazi dute. Instalazioa jendeari hurbiltzea du helburutzat zerbitzu honek.