Berdel eguna

Mutrikun ospatzen den jai handia da Berdel Eguna. 2023an apirilak 1a larunbatean ospatuko da.

Berdel egunaren ibilbidea luzea da; garai batean berdela asko arrantzatzen zen, baina jendeak ez zuen arrain hau ezagutzen eta oso prezio baxuan saltzen zen. Gure kostaldeko arrantzaleen onurarako kanpaina ederra izan zitekeela pentsaturik, 1993an egin zen  hausnarketa prozesu baten ondoren berdelaren kontsumoa potentziatu behar zela erabaki zen eta testuinguru honen barruan sortu zen Berdel Eguna.

Ordutik hona, urtero  ospatu da jai hau eta dagoeneko, Mutriku herriaren izenari lotzen da arrain gozo hau.  Berdel Egunean, herriko eta inguruko sukaldariek prestatutako errezeta ezberdinekin  sukaldatzen da berdela, eta egun horretan Mutrikuko Portura hurbiltzen den jendeari dastatzera ematen zaizkio pintxo moduan.  Urtero 25000 razio serbitzen dira, tartean pintxoak, berdel marmitakoa edo berdel errea izanik.

Jai hau herriko jendearen parte hartzeari esker egin daiteke eta urtero urtero, herriko emakume eta gizonek  jai honen antolaketan doan egiten dute lan, elkarlanean Berdel Eguna aurrera aterata.

Euren esfortzuaren ondorioz, Berdelari egin zaion promozio kanpainarekin batera, gaur egun arrain hau askoz ere gehiago apreziatzen da eta salmentan prezio hobea egiten du, dagoeneko baxurako arrantzaldirik garrantzitsuenetarikoa suposatzen duelarik.

 

XXVI. Berdel eguna (2023)

 Hona hemen eguneko egitaraua:

Martxoak 24, Ostirala

19:30_MUTRIKUKO BERDEL AIPAMENA- Mutriku Arraun Taldeari_ Zabiel hitzaldi aretoan 

Martxoak 25, Larunbata

- 12:00_ BERDEL ERREA. Beheko plazan
Antolatzaileak: Mutrikuko Arraun Taldea.

Martxoak 26, Igandea

- 11:30- IV. BERDEL TXAPELKETA FINALERDIA.   Miruaitz frontoian. Antolatzailea: Danok bat

Martxoak 30, osteguna

- 19:00tik aurrera BERDEL PINTXOPOTEA herriko taberna batzuetan 

Martxoak 31, ostirala

- 19:00tik aurrera BERDEL PINTXOPOTEA herriko taberna batzuetan

- 18:30_ BERDEL ETA TXAKOLI EZKONTZA. Arku Gain Elkartean. Kofradia- Itsas etxeak lagunduta.
Mikel Garaizabal, Euskal Herriko edarien kulturaren dibulgatzailea, Eneko Arandia Arno Batzokiko sukaldariak lagunduko digute berdela eta txakolinaren arteko lotura dastaketa baten bidez ezagutzen

Prezioa: 5€ / Izen ematea: turismo@mutriku.eus edo 943 60 33 78


- 22:00- IV. BERDEL TXAPELKETA FINALA. Miruaitz frontoian. Antolatzailea: Danok bat

Apirilak 1, Larunbata. XXVI. BERDEL EGUNA

- 10:00-14:00- IZAN ARRANTZALE. Haurrentzako arrantza tailerrak portuan (Kofradia zaharreko arkupean). Kofradia- Itsas- Etxeak lagunduta.

- 10:30_ MUTRIKUKO XV. BELAUNTZIEN ARTEKO TXAPELKETAREN HASIERA. Antolatzailea: Kalatxori bela elkartea.

- 10:30_ MERKATU TXIKIA: MUTRIKUKO eta ESKUALDEKO EKOIZLEEKIN Portuan.

- 11:00- 14:30_ ARTISAU ETA SORTZAILEEN AZOKA. Txurruka plaza. Antolatzailea: Eixu artisau elkartea. "Haurrentzako sorkuntza tailerra dohainik 12:00etatik aurrera" 

- 12.00_ HERRIKO ABESBATZEN KONTZERTUA Zabiel Plazan.

- 13:00_ BERDEL PINTXO DASTAKETA HERRIKOIA Mutrikuko Portuan.

- 13:00_ TRIKITILARIAK herriko kaleetan zehar.

- 17:15_ BERDEL EGUNEKO LEHIAKETA Lapatxoko Gaztelekuan. 2008-2010 bitartean jaiotako gazteei zuzendua

- Kontzertuak portuan:
19:00- BELARRI FUCKERS
20:30- DELIRIUM TREMENS