Euskal Kostaldeko Geoparkearen hautagaitza onartu egin du Europar Geoparkeen Sareak

2009/04/14
Mutriku, Deba eta Zumaiako Udalek Europar Geoparkeen Sarean sartzeko aurkeztutako hautagaitza onartu egin dute egunotan Greziako Lesvos uhartean ospatzen ari diren kongresuan. Euskal Kostaldeko Geoparkea da, hain zuzen ere, aurkeztutako proiektuaren izena eta proiektu horretako hiru ordezkari izan dira, bertatik bertara, onarpenaren albistea jaso dutenak.

 

Europar Geoparkeen Sareak ospatzen zuen 9. Kongresuan eman zuten Europar Geoparkeen Sareak hartutako erabakiaren berri. 

Euskal Kostaldeko Geoparkea 5.a izango da estatu mailan eta bakarra kantauriar kostaldean.

 

 

Proiektuaren foiletoa PDF-an eskuratu 

Eukal Kostaldeko Geoparkea Proiektua

Europako Geoparke Sarea