Gervasio Sanchezen argazki erakusketa zabalik dago

2012/10/10
'Desagertuak' obrak argazki-kazetariaren ibilbide zabalaren lan nagusiena azaltzen du; bere irudiek etorkizunean iragana ez ahazteko baliozko ondarea osatzen dute.

"Irudien bidezko testigantza da. Ez daudenen hutsune ankerra ekartzen digu gogora, eta Amerika Latinoko, Asiako eta Europako hamar herrialdetan
desagerturiko pertsonen oroimen lurperatua ahanzturatik ateratzeko borrokaren adierazpena da
". Horrela azaltzen du Sandra Balsells erakusketa-koordinatzaileak. 1998 eta 2010 bitartean garatutako proiektu zabala azaleratzen da memoria, egia eta justizia errebindikatzeko, onartezinezko gehiegikeriek markatutako lurraldeetan.

Desagertutakoen presentzia oroitzeko, egileak bidaia bihurri bati ekin dio, eta abiapuntua errepresioaren biktimak preso egon ziren zoritxarreko atxiloketa
zentroak dira. "Gorpuzkien kokalekua ezagutzeak eta ondorengo hobitik ateratzeak dolu nekagarriaren bukaera ekartzen die senideei. Beraientzako, irekitzen den hilobi bakoitzeko zauri bat ixten da, hilobiratutako gorpuzki bakoitzak irrikaturiko lasaitasuna ematen die".

Falta direnen oroimena babesteko ekimenean desagertutako senideen erretratuek protagonismo berezia hartzen dute. "Gizon-emakume horien kemenak, duintasunak eta borroka nekaezinak garbi adierazten dute gizarte osoa beraiekiko zorretan dagoela".

GERVASIO SANCHEZ
Cordoban jaio zen 1959ko abuztuan, eta 1984. urteaz geroztik kazetari da. Heraldo de Aragón eta La Vanguardia egunkarietan argitaratzen dira bere lanak eta Cadena Ser eta BBCko kolaboratzailea da.

Argazki-liburu dozena bateko egilea izanik, sari asko jasotakoa da; horien artean nabarmentzekoak dira: Cirilo Rodriguez, Prentsako Nazioarteko Kluba,
Andalucia de Cultura, Kazetaritzako Giza Eskubideak, Liber Press, Javier Bueno, Ortega y Gasset eta 2009ko Argazkilaritzako Sari Nazionala.
1998az geroztik UNESCOren bakearen berriemaile berezia da.

DATU TEKNIKOAK

  • Formatua: 40 argazki-lana (54.6 x 76.0 zm).
  • 5 argazki multzo dira:
                 Lehenengo multzoa:
                Atxiloketa Guneak, Memoria eta Objektuak. 10 argazki

 

                 Bigarren multzoa: Hilobitik Ateratzea. 9 argazki

 

                 Hirugarren multzoa: Sotoak eta Identifikatzea. 6 argazki

 

                 Laugarren multzoa: Ehorzketa. 9 argazki

 

                 Bosgarren multzoa: Espainia. 6 argazki

 

 

 

Gervasio Sanchezen biografia ere erakusketan bertan egongo da.

Euskal Fondoaren bidez eskuratu du Udalak Desagertuak eraskusketa herritarrei eskaintzeko aukera.