Dornier enpresak TAOzain bat kontratatuko du uztailaren 1erako

2012/06/29
TAOzaina izateko izena eman duten guztien artean aukeratuko du Dornier enpresak, eta aukeratutako pertsona uztailaren 1ean hasiko da lanean.

TAOzainarena izan da Dornier enpresak eskaini duen lanpostu bakarra, eta aipatutako enpresa izan da prozesu guztia aurrera eraman duena. Lanpostu horren eskaintzaren aurrean Mutrikuko Udalak egin duen bakarra herritarrei informazioa helarazteko ahalegina izan da. "Izena emateko enpresak jarritako bideen eta epeen berri eman dugu, besterik gabe. Hortik aurrerako guztiak Dornier enpresaren esku daude", adierazi dute udal ordezkariek.