Aitor Andonegik irabazi du Elizondoko Torneoa

2012/07/17
Berriozar, Donosti, Tolosa, Gasteiz, Zumaia eta Mutrikuko puntistak aritu dira elkarren aurka; guztira, 15 jokalari. Mutrikuarrak Gasteizen aurka jokatu du finala eta 15-13 irabazi du.

Taldeka eta kinielatara jokatu da tornea: hiru talde sortu zituzten, eta bakitzean bost jokalari jarri. Talde bakoitzak hamar tantotara bi kiniela jokatu ondoren, sei jokalari onenak aurrera egin zuten. Horien arten, zortzi tantotara beste bi kiniela jokatu zituzten, eta hortik atera ziren finalean jokatuko zuten bi zestalariak.

Finalean hamabos tantotara jokatutako partida izan da, eta mutrikuarrak Gasteizkoa mendean hartu zuen.

 

AMABIRJIN ZURIAREN FINALEAN

Danok Batek albiste onak ekarri ditu asteburuan herrira. Izan ere, Andonegiren garaipenaz gainera, Amabirjin Zuriaren Txapelketa irabazteko aukerak ere eskuratu dituzte. Bi bikote ariko dira aitatutako txapelketako finalean: txikien mailan, Ekaitz Mendizabal eta Mikel Manzisidorrek lortu dute txartela, eta gazte mailan, Lander Andonegi eta Aitor Andonegi (nahiz eta azken hori oraindik kadetea izan) ariko dira txapela lortzeko ahaleginetan.