Ugarein Xistera zirkuitoko finalak larunbat honetan Mutrikun.

2018/09/12
Gaueko 22.00etatik aurrera jokatuko dira finalak Miruaitz frontoian. Gazte mailan lehendabizi, Aratz Mendizabal (Danok Bat)-Iñaki Perez (Cabanillas) vs Jon Iparragirre (Danok Bat)- Zuhaitz Arrillaga (Danok Bat) neurtuko dira eta maila nagusian berriz, Aaron Gonzalez de Matauco (Gasteiz)- Mikel Mancisidor (Danok Bat) vs Joseba Zuloaga (Luzean)- Carlos Lazaro (Cabanillas) bikotearekin neurtuko dira finalean.