ZuEKIN 2016

2016/06/01
Badator zuEKIN! 2016 ekimena! Sektore ezberdinetan gauzatzen ari diren proiektuetara gerturatuko gara, gaur egungo joera eta aukerak ezagutu eta gure irudimena suspertzeko

“Mutriku ekonomikoki suspertzeko pausuak ematea da  Udalaren helburua eta herritarrekin irudimena landu eta ekintzailetza sena sendotu ”. Horrenbestez azaldu dute Garapen Sailekoek martxan jarriko duten zuEKIN! 2016 ekimenak gordetzen duen filosofia. Horrez gain, aurten Merkataritza eta ostalaritzari bideratuta, dagoeneko lanean diharduten ekintzaileei ere zuzendu nahi zaie. Sektore hauetan lanean dabiltzanak asko dira herrian eta gero eta iniziatiba berri gehiago ditugu, beraz, garrantzitsua iruditzen zaigu sektore hori sendotzen laguntzea. 2016an, Mutrikuko Udalak formakuntza berezi bat bultzatu nahi du dauden lanpostuak mantendu eta sektorearen profesionalizazioa lantzeko. Herrian lanpostuak sortzea eta mantentzea da lortu nahi dutena eta ekintzailetza lantzea oso garrantzitsua da. 

Azken urteetan hainbat ekimen egin dira ekintzailetza indartzeko eta 21 ekintzailerekin  lanean jardun dute garapen saileko arduradunak eta dagoeneko Mutrikun 8 aktibitate ekonomiko berri daude. 

2015ean Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako diru-laguntza bat zela eta, jardunaldi hauek bultzada handia izan zuten. Aurten, aurrekontu txikiagoa dugunez, ekimenak mugatuagoak izango dira, baina hala ere, alor ekonomiko ezberdinak jorratuko dira, momentuan  beste lekuetan egiten ari direnak ikusi, eredu ekonomiko berritzaileak ezagutu eta ekintzaile ezberdinen esperientzietara gerturatu.  

Horretarako ekaineko bigarren eta hirugarren asteetan “Jendearentzat zabalik egongo diren saioak antolatu dira”, aitatu dute. “Saioetan gaur egungo joerak eta aukerak mahairatuko ditugu, eta tradizionalak diren alorrez gain, alor berritzaileetan  ari direnen esperientziak ezagutzeko aukera ere edukiko dugu. Ideiak garatu ahal direla ikusarazi nahi diegu herritarrei, beste lekuetan hainbat gauza egiten ari direla eta Mutrikun ere egin daitezkeela. Garrantzitsua iruditzen zaigu jende asko etortzea, batez ere gazteak, irudimena astindu eta ideia berriak sortzen laguntzeko ”.  Saioak Zabieleko Hitzaldi aretoan izango dira. 

Saioak honakoak dira:  

 

MERKATARITZA ETA OSTALARITZA

DATA: Ekainak 6, astelehena

ORDUA:  20:00

LEKUA: Zabiel Kultur Etxea, Hitzaldi aretoa

Merkataritza eta ostalaritza sektoreko jendeari zuzendua.

- Toma las riendas de tu negocio (Experiencia de profesionalización de las empresas urbanas en Barakaldo)

Presenta: Miren Tobalina. Subdirectora de promoción de empresas en INGURALDE 

- Fundamentos para no echar la persiana: qué hacer para vender más y ganar más.

Presenta  Emilio Abalos. 

NEKAZARITZA. 

DATA: Ekainak 7, asteartea

ORDUA:  19:00

LEKUA: Zabiel Kultur Etxea, Hitzaldi aretoa

- BASATXERRI baserriko txerriaren inguruko garapen proiektua.

Hizlaria Josu Garaialde 

- EHKOlektiboa,  bertako laborantza ekologikoa eta soziala.  

Hizlaria: Sonia Ingunza-Baratzezaina 

- Zubeltzu Torre baserria: belaunaldi  aldaketa eta dibertsifikazioaren eredu.

Hizlaria: Ainara Arakistain eta Xanti  Arakistain

 

ARRANTZA ETA AKUIKULTURA

DATA: Ekainak 13, astelehena 

ORDUA:  19:00

LEKUA: Zabiel Kultur Etxea, Hitzaldi aretoa

- Akuakultura jasangarria akuaponiaren bidez. (Gaztelaniaz)

Hizlaria: Urko Agudo, BREEN- BREEDED IN GREEN.   

- Artisau arrantza, arrantza eskolaren ikuspuntutik. 

Hizlaria: Pello Andonegi Arrantza irakaslea. 

- Matxitxako  Moluscos, arrantzaren dibertsifikaziorako bideak.  

Hizlaria: Miren Garmendia,  Matxitxako Moluskos-eko kontseilaria. 

SEKTORE BERRITZAILEAK

DATA: Ekainak 15, asteazkena

ORDUA:  19:00

LEKUA: Zabiel Kultur Etxea, Hitzaldi aretoa

- Blue Economy, eredu ekonomiko berria Lea Artibaien.  

Hizlaria: Leire Arrizabalaga. 

- Artezi kooperatiba, artisau ofizio baten gaurkotzea.  

Hizlariak:  Iratxe Artiach eta Norone Bizkarra.