GABONETAKO KANPAINA 2020

2020/12/03

Mutrikuko Udalak aurtengo Gabonetako Kanpaina martxan ipini du. Lehengo urtean arrakasta haundia izan zuen ekintzarekin jarraitu nahi izan da, aurten oraindik eta beharrezkoagoa dela jakinda. 2019an sariak 2 bizikleta elektriko izan ziren, aurten aldiz sariak haunditu eta gehiago zabaltzea izan du helburu Udalak, momentu gogor hauetan bai establezimendu nahiz herriko familiei laguntzeko helburuarekin jarraituz. 15 egun dira Bonu Kanpaina amaitu zela eta abenduaren 1etik aurrera Herri Botia jarriko da martxan. Guztira ia 8.000€ banatuko dira bonu saritan 19 sari ezberdinen arten.


Gizakiak itsaso txarrari aurre egiteko zenbait bide ditu eta Mutrikun Harribote bezela da ezagun hauetako bat. Aurtengo egoera latza itsaso txar baten antzekoa izaten ari da, olatu ezberdinek negozio nahiz familia asko kolpatzen ari direlarik. Hori oinarri hartuta, herritik itsaso txarrari aurre egiteko harribotia baino HERRI BOTIA izango dugu aurten, Mutrikuko Loteria.


Abenduaren 1an hasiko da martxan eta 10€-tik gorako erosketa bakoitzagatik herritarrek Mutrikuko Loteriarako zenbaki bat jasoko dute, urtarrilaren 5era arte. Zozketa haundia urtarrilaren 8an egingo da, guztira 19 sari ezberdinekin:


- 3.105€-ko SARI NAGUSIA (135€ko 23 bonutan banatua)

- 1.080€-ko BIGARREN SARIA (135€ko 8 bonutan banatua)

- 540€-ko 2 HIRUGARREN SARI (135€ko 4 bonutan banatua bakoitza)

- 270€-ko 5 LAUGARREN SARI (135€ko 2 bonutan banatua bakoitza)

- 135€-ko 10 SARI TXIKI (135€ko 1 bonu bat bakoitzarentzat)


Baina zozketa ez da zenbaki saritua ateratzea bakarrik izango, baita tokatutako bonuak non gastatzeko izango diren ere. Adib.: 10 Sari Txikietako zenbaki irabazlea aterako da eta ondoren 135€-ko bonu hori non gastatzeko izango den. Modu honetan, guztira 59 bonu banatuko dira, atxikitu diren 59 establezimendu bakoitzeko bat. Ondorioz, sari nagusiaren irabazleak zozketan tokatu zaizkion 23 establezimendu, taberna, jatetxe edo kafetegietan 135€-ko bonu bana izango du, guztira 3.105€-ko saria osatuz. Bonuen irabazleek 2021 urtea izango dute bonua erabiltzeko.

Parte hartzen duten establezimenduak honako hauek dira:
ABEL HARATEGIA · ADATS ILEAPAINDEGIA · ALAZNE OPTIKA · ALBARO DENDA ALBOKA · ALDAY KLINIKA · ALIPROX ARRIETA · ALKOLEA EDARITEGIA · AMETZA TABERNA · ANAIARTE TABERNA · ANSORREGI OINETAKOAK · APAIN · APARRA · APARTAK ILEAPAINDEGIA · ATXUKALE GOZOKIAK · BARE BARE BATZOKIA · BERISTAIN DROGERIA · BERISTAIN ESTANKOA · BERISTAIN LIBURUDENDA · BIGARA · BUCEO EUSKADI · DILAITZ BARNE DISEINUA · EKOAMALUR · EROSKI DENDABERRI · GARAIA · GOTZON ARRAINDEGIA · GOTZONE ILEAPAINDEGIA · GOXART · IPARRAGIRRE ALTZARIAK · IRATXE LORAK · IRATXE MASAJEAK · IRIPE · ISLADA FISIOTERAPIA · ITXASNE FRUTATEGIA · JOSEBA MASAJEAK · JOSUNE ILEAPAINDEGIA · LASUEN-ELEZGARAI FARMAZIA · LEKUBE BURDINDEGIA · LON APRAIZ FARMAZIA · LORETXU TABERNA · MADARIAGA · MAIDER PINTO ZENTROA · MANEIRO LENTZERIA · MGS · MILA FRUTADENDA · OLAIZOLA ARROPAK · OREKA · OSTADAR · PANADERI BERRI · POTERO · SABINA · SOUL · TXALAPARTA · TXIKIXAK · TXIMAK ILEAPAINDEGIA · TXOKO TABERNA · ZELAIETA JATETXEA · ZURIÑE ESTETIKA