Geoparkea, BERRIAlagunen komunitateko kide berria

2019/05/21
Geoparkea deskubritzeko abantailak BERRIAlagunentzat

Euskal Kostaldeko Geoparkeak bat egin du BERRIAlagunen komunitatearekin. Hala, BERRIAri sostengua emateaz gain, BERRIAlagunentzat abantailak eskainiko ditu hainbat bisita gidatutan.

Zehazki, deskontu sarearen bidez, deskontua egingo die urte osoan; alegia, %20 merkeago egin ahal izango dituzte ondorengo bisita gidatuak: Karsteko zaporeak, Arrietakua Jauregia, Flysch beltza, Flyscha, begirada batean eta Flyscheko olagarroa.