Mutrikun Erosi eta On Egin!!

2020/01/09
Bizikleta elektrikoak ostiralean, urtarrilak 10, zozketatuko dira

 

Dakizuenez, Mutrikuko Udaleko garapen sailetik herriko merkataritza txikia sustatu eta bultzatzeko helburuarekin urtarrilak 6ra arte iraun duen kanpaina bat antolatu da. Mutrikun Erosi eta On Egin izenarekin aurrera eraman den ekimena amaitu ondoren, pozik gaude bai dendari zein kontsumitzaileen aldetik izandako erantzunagatik.

Kanpainan parte hartzen duten establezimenduetan bi bizikleta elektrikoren zozketan parte hartzeko tiketak banatu dira eta orain zozketa gauzatzea falta da.


Zozketa ostiral honetan egingo da, Zabieleko Hitzaldi aretoan, eta herritarrak zein  parte hartu duten establezimenduak gonbidatu nahi ditugu zozketa zuzenean ikus dezaten. Zozketa streaming bidez emango da, etorri ezin dutenek ere ikus dezaten.

Zozketaren inguruko datuak:


Harrera eta balorazioa Joseba Palenzuela, Mutrikuko Alkatea eta Aitor Itza Garapen Saileko zinegotziaren eskutik joango da.


Ekitaldiaren aurkezpena Arantxa Ugartek egingo du eta zenbakiak ateratzeko herriko kirol elkarte batzuei eskatu zaie “esku inozente” lana egin dezaten. Danok bat pelota elkartea, Mutrikuko Futbol taldea, Jauja eskubaloi taldea eta Mutrikuko Rugbi taldeari hain zuzen ere.

Zozketaren eguna eta ordua:


Eguna: Urtarrilak 10, ostirala

Ordua: 20:15

Lekua: Zabiel kultur etxea- hitzaldi aretoa