Zerbitzuak online

Katalogoan bilatu

Katalogorako sarbidea

Helbide honetan liburutegian ditugun liburu eta gainontzeko dokumentuak aurki ditzakezu. Baita sareko beste liburutegietan daudenak ere. 

Bilaketa Mutrikuko liburutegiko bilduman soilik egin nahi baduzu, ez ahaztu, zerrenda horretan "Mutriku" aukeratu behar duzula:

Katalogoan bilaketak irizpide desberdinen arabera egin ditzakezu: titulua, idazlea, gaia, argitalpen urtea, hizkuntza, etab.

Katalogoa erabiltzen ikasi

 

Nire Biblioteka: berriztatzeak, erreserbak..

Katalogorako sarbidea

Katalogoan NIRE BIBLIOTEKA zerbitzuak zure kabuz hainbat gestio egiteko aukera eskaintzen dizu:

  • Zure datu pertsonalak kontsultatu.
  • Zure mailegu aktiboak kontsultatu eta maileguen epeak luzatu.
  • Mailegatuta dauden liburuak erreserbatu.
  • Mailegu-eskariak egin.
  • Erosteko proposamenak eta iradokizunak egin.

Zerbitzu honetaz baliatzeko, katalogoan identifikatzea beharrezkoa da: bazkide zenbakia eta pasahitza.

 

eLiburutegia: mailegu digitala

eLiburutegira sarbidea

eLiburutegia, Internet bidez liburu elektronikoak, filmak eta ikus-entzunezkoak mailegatzeko zerbitzua da, Eusko Jaurlaritzak (EJ) sortu, mantendu eta herritarren esku jartzen duena doan, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko bazkideentzat (EIPS).

Nola funtzionatzen du?

  1. Liburutegiko bazkide egin (Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarea).
  2. eLiburutegira sartu bazkide zenbakia eta pasahitza erabiliz.
  3. Liburu edo filmaren bilaketa.
  4. 21 egunez gozatu liburuak (online / deskargatu) // 72 edo 48 orduz, filmak (online)
  5. Deskargatuz gero:
    1. Adoberen ID bat sortu.
    2. Adobe Digital Editions programa (PC / Mac) instalatu.
    3. Deskarga Adobe Digital Editions programaren bidez ireki.

Mailegu arauak

Nola erabili eLiburutegia

 

Liburubila: kultura-baliabideen bilatzailea

Liburubila logoa 2.jpg

Liburubilara sarbidea

Bilatzaile honek liburuak, diskoak eta dokumentu digitalak kontsultatu eta bilatzeko aukera eskaintzen du, aldi berean hainbat datu basetan: Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen katalogo orokorrean, liburu digitalak eta filmak eLiburutegian, eta beste artxibo eta liburutegi batzuetako bildumak LiburuKliken.

Bilatzaile erabilerraza da, ikuserrazagoa eta Interneteko ohiko bilatzaileak gogorarazten duena.