Euskal Kostaldeko Geoparkeak, 10. urteurrena ospatzeko “Itsas ondarearen jaialdia” antolatu du Deba, Mutriku eta Zumaian

2020/10/01
Euskal Kostaldeko Geoparkeak, “Itsas ondarearen jaialdia: Hiru Anai batela, mende bateko historia zuzenean” izenburua duen ekitaldia antolatu du, Deban, Zumaian eta Mutrikun. Hiru aste bukaera desberdinetan egingo da, Zumaian urriaren 4an egingo da, Mutrikun urriaren 10ean eta Deban urriaren 17an.

Aurten, Euskal Kostaldeko Geoparkeak 10 urte betetzen ditu, eta urteurrena ospatzeko, programa berezi bat prestatu du hiru herrietan. “Itsas ondarearen jaialdia: Hiru Anai batela, mende bateko historia zuzenean” izenburua duen ekitaldiak, Zumaian urriaren 4an egingo da, Mutrikun urriaren 10ean eta Deban urriaren 17an.

Itsas ontzi tradizionalen erakusketa antolatu da, ‘Hiru Anai’ batela berreskuratzeko lanak zuzenean ikusteko aukera egongo da Zumaiako Beduola Elkartearen eskutik eta ibilbide gidatuak eta tailerrak antolatu dira, haur eta helduentzat, hiru herrietan. “Gure lanaren bitartez inguruko itsas ondarea jarri nahi dugu balioan” Inazio Manterola, Beduolako Elkarteko kidea.

Gainera, batel tradizional batean errekan gora nabigatzeko aukera ere egongo da. Horrez gain, Zumaian, Kofradiara bisita gidatuan antolatu dira, Mutrikun, Arrietakua Jauregia ezagutzeko aukera egongo da eta Amugileen ofizioaren eta garai bateko aparejuen erakustaldia egingo da. Deban, bestalde, Santa Maria elizara bisita gidatuak antolatu dira eta Marinel-korapiloen tailerra egingo da.

Ekitaldi hau, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuak bultzatzen duen, 2020 Ondarearen Europako Jardunaldien barruan antolatu da. “Aurten, gure ondarea agerian uzteko konpromisoa, ilusioa eta gogoa are handiagoak izan dira aurreko urteetan baino, eta hori erronka handia izan da parte hartu duten eragile guztientzat, Covid-19k eragindako murrizketa eta ziurgabetasunengatik. Gure esker ona adierazi nahi diegu erakunde antolatzaile guztiei, ziur baikaude gipuzkoarrek ONDAREAREN FESTA hau gozatuz baloratuko dutela”, azaldu du Mari Jose Telleriak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura zuzendari nagusia.

Aurten Euskal Kostaldeko Geoparkeak hamar urte betetzen ditu Geoparkea izatea lortu zuenetik eta bost UNESCOren Munduko Geoparkea izendapena lortu zuenetik. “Hamarkada honen ondoren Euskal Kostaldeko UNESCOren Munduko Geoparkeak bere indarra bermatu du erakundeen laguntzari, herritarren babesari eta bisitariei esker. Kontserbazioa, hezkuntza eta geoturismoa izan dira Geoparkearen estrategiaren zutabeak, betiere, Deba, Mutriku eta Zumaia Geoparkea osatzen duten udalerrietako garapen lokal iraunkorraren alde lan eginez” azpimarratu du, Leire Barriusok, Geoparkeko kudeatzaileak.
Urte hauetan egin den lanaren ondorioz emaitza bikainak lortu ditu Geoparkeak eta ilusioz betetako etorkizuna datorkigu. “Espero dugu beste hamar urte gehiago egitea Euskal Kostaldeko Geoparke bezala eta Deba, Zumaia eta Mutrikuko herritarren pate hartzearekin ospatzea” Iñaki Ostolaza, Zumaiako alkatearen hitzetan.
Aurkezpenean egon dira, Mari Jose Telleria, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura zuzendari nagusia, Iñaki Ostolaza, Zumaiako alkatea, Gilen Garcia, Debako alkatea, Ruben Andonegi, Mutrikuko zinegotzia, Leire Barriuso, Geoparkeko kudeatzailea eta Iñaki Manterola, Beduola Elkarteko Kidea.
EGITARAUA

ZUMAIA | Urriak 4 | Kofradiako plazan

10:00 Txistularien kalejira
11:30 Irekiera ekitaldia
11:30-14:30 eta 17:00-19:30 Ontzi tradizionalen erakusketa (Beduola Elkartea)
11:30-13:30 eta 16:30-18:30 Kofradiaren irekiera eta bisita gidatuak
17:00-19:30 Ontzi tradizionaletan nabigatzeko aukera

Kofradiako bisita gidatuetan eta nabigazioan parte hartu nahi dutenek, aurrez izena eman beharko dute, erakusketan bertan igandean. Bi jarduerak doakoak dira.

MUTRIKU | Urriak 10 | Portua

9:00-14:00 Merkatu txiki berezia (baserriko produktuak eta arrain kontserbak)
11:30 Irekiera ekitaldia
10:00-11:30 /12:00-13:30/17:00-18:30 Arrietakua Jauregira bisita gidatuak
11:30-14:30 eta 17:00-19:30 Ontzi tradizionalen erakusketa (Beduola Elkartea)
11:30-14:30 Amugileen ofizioaren eta garai bateko aparejuen erakustaldia (Arkugain Elkartea)
17:00-19:30 Ontzi tradizionaletan nabigatzeko aukera

Erreserba egitea beharrezkoa da Arrietakua Jauregia bisitatzeko www.geoparkea.eus webgunean eta batelean nabigazioa egin nahi duenak erakusketan eman beharko du izena egunean bertan. Geoparkeak prezio bereziak ipini ditu bisita gidatua egiteko eta beste jarduerak doakoak dira.


DEBA | Urriak 17 | Anes Arrinda Pasealekua

11:30 Irekiera ekitaldia Kalean Kantuz-ek girotuta
11:00 – 12:00 / 12:30 – 13:30 Bisita gidatuak: Santa Maria Debako itsas ondarearen testigua
11:30-14:30 eta 17:00-19:30 Ontzi tradizionalen erakusketa (Beduola Elkartea)
12:00 – 14:00 Marinel-korapiloen tailerrak
17:00-19:30 Ontzi tradizionaletan nabigatzeko aukera

Bisita gidatua egiteko geoparkea.eus webgunean hartu behar dira sarrera eta tailerrak egin nahi dituenak, Debako Turismo Bulegoan eman behar du izena, 943192452 telefonora deituz edo bulegora gerturatuz (Ifar kalea, 4). Batelean nabigazioa egin nahi duenak erakusketan eman beharko du izena egunean bertan.

Geoparkea, 10 urteko historia
Lesvosen (Grezia) egindako Geoparkeen Europako Sarearen Koordinazio Batzordeak Euskal Kostaldeko Geoparkearen hautagaitza onartu zuen honek duen ondare geologiko partikularrari esker. Hori horrela, geoparkeen klubeko kide izatea lortu genuen 2010eko urriaren 1ean.
Hamar urte hauetan bi ebaluazio prozesu gainditu ditu Geoparkeak, biak kalifikaziorik altuenarekin, “Green Card” edo Txartel Berdearekin, bata 2014an eta bestea 2018an. Aitorpen honi esker lau urtez Geoparkea izaten jarraitzeko aukera ematen zaigu, bertako ondare natural eta kulturala zaindu eta sustatzeko aurrera pausuak ematen jarraitzeko.
2015eko azaroan Munduko Geoparkeen zerrendan sartu gintuen UNESCOk eta geroztik Euskal Kostaldeko UNESCOren Munduko Geoparkea deitzen zaio. Deitura berriak nazioarteko sona eta balio bikaina ematen die Geoparkeko paisaia geologikoei. Geoparkeak, lanean jarraitzen du lurraldeko balio geologiko, natural eta kulturala indarrean jartzen.