Anasagasti tenoreak kontzertua eskainiko du gaur doan

2012/08/22
Santa Katalina komentuak hartuko du tenorearen ongintzazko emanaldia; bertaratzen direnek Amazoniaren alde borondatea emateko aukera edukiko dute.

Boleroak, abesti napolitarrak eta Zarzuelak. Horiexek osatuko dute Juan Luis Anasagastik gaur, 20:00etan, Santa Katalina komentuan, eskainiko duen kontzertua. Tenoreak S.O.S Amazoniari laguntzea du asmo. Horretarako, eliza sarreran ontzi bat jarriko du nahi duenak aipatutako ekimenarentzat diru laguntza emateko.