Merkatu txikia

  • Noiz 2018/08/11 09:00 - 14:00"
  • Non Beheko Plaza
Larunbata, Abuztuak 11, Merkatu Txikia izango da Mutrikuko Beheko Plazan.

Datorren larunbatean, Abuztuak 11, Merkatu Txikia izango da Mutrikuko Beheko Plazan.
Hona hemen azokaren inguruko datu gehiago.


Azokaren datuak:


Eguna: abuztuak 11, larunbata
Ordutegia: 09:00etatik 14:00etara
Lekua: Beheko Plazan


Ekoizleak:

Ibiri, Antia eta Ekoalboraz baserrietako produktuak izango dira eskura. Horrez gain, Ondare enpresako mermelada eta barazki kontserbak, Iratxe loradendako landareak, eta Goienetxeko ardi gazta erosi ahal izango dituzte herritarrek. Abuztuko merkatu honetan ere, La Mutrikuarra arrain kontserbak erosteko aukera ere izango dugu.


Hurrengo merkatuak :


Gogoratu nahi dizuegu abuztuan zehar bi merkatu izango direla, abuztuak 11an eta 25ean.
Azokako Produktuen Zozketa:
Merkatu txiki guztietan, ekoizleei erostearekin batera, bertako produktuez osatutako produktu lote bat jasotzeko zozketan parte har dezakezu. Produktu sorta 50€tan baloratua dago.