Berdel Eguna 2018

2018/03/16
Gaur arratsaldeko 20.00retan banatuko den Berdel Aipamenak emango dio hasiera aurtengo Berdel Eguneko programari.

Aurtengoa Berdel Egunaren XXIII. edizioa izango da, eta gaur arratsaldean Berdel Aipamena banatzeko ekitaldiak emango dio hasiera antolatutako programari. 

Martxoak 23an, Zesta Punta 

Egun handiaren bezperan, Gipuzkoako Zesta Punta Federazioak antolatutako GRAVNI zesta punta txapelketako partidua jokatuko da 19.00retan Miruaitz Frontoian.

Martxoak 24ko PROGRAMA honakoa izango da:

10.30 ARTISAU ETA SORTZAILEEN AZOKA Txurruka Plazan. Antolatzailea: Eixu Artisau Elkartea

12.00 MUTRIKUKO XIII. BELAUNTZIEN TXAPELKETA Antolatzailea: Kalatxori Elkartea

12.00 Berdel PINTXOPOTEA herriko tabernatan

12.00 TRIKITILARIAK kalejiran

13.00 MUTRIKUKO ABESBATZAK Zabiel Plazan

18.00 BERDEL PINTXO DASTAKETA MUTRIKUKO PORTUAN

20.00 GUDA DANTZA taldearen kontzertua Mutrikuko portuan

20.00 ZESTA PUNTA: Ekaitz - Aitor A. // Aron - Mikel M. (19.00retan txikien kinielak) Antolatzailea: Danok Bat Elkartea