Hautes mahaietan egotea tokatu zaien herritarrek abisua jaso dute eguneton

2012/10/02
Urriaren 21ean Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako Legebiltzarrerako hauteskundeak izango dira; aurreko hauteskundetan baino mahai bat gehiago egongo da Mutrikun.

4.002 mutrikuarrek edukiko dute bozka emateko aukera urriaren 21ean. Horietako batzuk, ordea, bestelako erantzukizunik ere izango dute. Irailaren 25ean erabaki zen nortzuk izango diran hautes mahaietan egon beharko dutenak. Sistema informatizatu bidez egindako zozketaz erabakitzen dira aipatutako izenak, eta eguneton guztiei jakinarazi zaie zein izango den euren funtzioa.

Gainontzeko herritarrek, hala egitea erabakiz gero, Zabiel kultur Etxera joan beharko dute bozkatzera. Izan ere, aurreko hauteskundeetan bezala, hura izango da hautes mahai guztiak bilduko dituen gunea. Hala ere, bada berritasunik. Izan ere, urriaren 21eko hauteskundeetarako hautes mahai bat gehiago egongo da: guztira, zazpi egongo dira. Hori dela eta, hainbat herritarrek bozka botatzeko gune berria edukiko dute. Informazioa zehatza etxean jasotako hauteskunde-erroldan dago; eta egunean bertan, Zabiel Kultur Etxeko sarreran ere egongo da. 

Gogoratu hauteskundeak direla eta, urriaren 19an, eguerdi aldera, Zabiel itxi egingo dela eta hauteskundeak pasatu artean, ez direla bertan ematen ohi diren zerbitzuak eskuragarri egongo.