Arnoko XIII. mendi lasterketa eta ibilaldia igande honetan, ekainak 4.

2017/06/02
Igande honetan mendi korrikalari edo ibiltariek aukera paregabea izango dute Burumendi Mendizale elkarteak antolatutako Arnoko mendi lasterketa edo ibilaldia egiteko. Goizeko 08.00etan ibiltariak aterako dira eta 10.00etan berriz korrikalariak. 22,42 km ko ibilbidea izango dute. Umeentzako ibilbide berezia prestatu dute Oihana Kortazarren gidaritzapean.