Abendurock - The Romanticos taldea

  • Noiz 2012/12/14 23:00 - 2012/12/15 00:00
  • Non Goitibera taberna

romanticos

Batzuetan minutu gutxi batzuk nahikoa izaten dira talde edo bakarlari baten kalitateaz
ohartzeko. Badu zerbait haren hotsak, haren jotzeko moduak edo ahotsak, entzulea erakartzen
duena. Ez du zertan zerbait berezia edo orijinala izan, nahikoa da entzulea ondo sentiaraztea,
zirrara batzuk transmititzea, ondorio batera iristeko: entzuten ari zaren horrek merezi du
arreta eskaintzea.
Hirukote nahiko berria izanagatik, berehala harrapatzen zaitu taldearen sendotasunak. The
Romanticos 2009an sortu zuten Iker Piris-ek (abeslari, gitarrista eta kantu gehienen
konpositorea), Xabier Barrenetxeak (baxu jotzailea) eta Hilario Rodeirok (bateria jotzailea).
Bluesa eta, oro har, musika afroamerikarra jotzeko elkartu ziren.