Barbacana filmaren emanaldia

  • Barbacana filmaren emanaldia
  • 2019-11-13T19:00:00+01:00
  • 2019-11-13T23:59:59+01:00
  • Goya sarietarako bederatzi izendapen dituen Barbacana filmaren emanaldia Mutrikun azaroaren 13a
  • Barbacana filmaren emanaldia
  • Noiz 2019/11/13 19:00
  • Non ZABIEL KULTUR ETXEA
Goya sarietarako bederatzi izendapen dituen Barbacana filmaren emanaldia Mutrikun azaroaren 13a


Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen sailak eta Euskal Kostaldeko Geoparkeak 'Barbacana' filmaren emanaldia antolatu dute azaroaren 13rako, Zabiel Kultur Etxean, Mutrikun. 19:00etan hasiko da emanaldia eta sarrera doan izango da.

Acajú ekoiztetxearekin lankidetzan eginda dagoen “Barbacana, La Huella del Lobo” filma, Arturo Menorrek zuzendutako ekoizpen bat da eta 2020 Goya sarietarako bederatzi izendapen ditu.

Emanaldiaren aurretik naturaren soinuetan aditua den Carlos e Hitak “Otso baten entzumenarekin” entzunaldia eskainiko du. Ia hiru hamarralditan zehar, Espainian eta planetaren puska handi batean barrena bidaiatu du, Espainia, Afrika, Asia eta Amazoniako faunaren ahotsak bilduz, baita jarduera tradizionaletako eta paisaia ugaritako soinuak ere. Makina bat aitorpen lortu du bere lan ibilbideagatik. Besteak beste, BBVA fundazioaren saria, biodibertsitatearen kontserbazioari, eta izendapen bat Emmy sarietarako, National Geographic-ekin izandako lankidetzagatik. Proiekzioaren amaieran De Hotarekin solasaldi bat egongo da.

Naturaldia ekimena Gipuzkoako naturari buruzko kalitatearen dibulgazioa bultzatzeko sortutako ekitaldi bat da eta publiko osoari dago zuzendua. Hori horrela, Gipuzkoako zenbat herrialdeetan proiektatuko da, hain zuzen ere, Oñati, Azkoitia, Errenteria, Tolosa, Eibar eta Donostian. Gainera, Barbacan filma eta bere gida didaktikoa Gipuzkoako ikastetxe guztien eskura jarriko da 2020-2021 ikasturtean zehar, proiekzioaren edukia ikasgeletan landu ahal izateko.

Filmaren laburpena

Dokumentalak otso saldo baten bizimodua erakusten du, haren ingurune naturalean. Otsokume berrien jaiotza eta familia-klan baten egunerokotasuna, besteak beste. Gainera, otsoaren errealitate soziala agerrarazten du filmak, otsoa eta nekazaritza estentsiboaren arteko harremana, ekosistema iberiarretan otsoak duen garrantzia azpimarratuz eta egun dituen kontserbazio-arazoak azaleratuz.