Ipuinaren Ordua. Maridomingi eta bere istorioak

  • Noiz 2018/12/19 17:00 - 18:00"
  • Non Liburutegian
  • Kontaktu izena
  • Hitzorduaren URLa Kanpo webgunea
Abenduko Ipuinaren Ordua

Amaia Arriaranek aurkezten du “Maridomingi  eta bere istorioak”

4 urtetik gorakoentzat.  Sarrera librea.

Gabonetan ezin ditugu ahaztu emakumezko pertsonaiak. Mari Domingik pasadizo asko dauzka kontatzeko…

Olentzeroren inguruko gauzak ezagutzeko beste modu bat.

Istorioez gain, abestiak ere egongo dira.


IPUINAREN ORDUKO SAIO BAT BOROBILA IZATEKO
7 OINARRIZKO PUNTU:
1. Ipuinez gozatzeko isiltasuna behar beharrezkoa da.
2. Garrantzitsua da puntualitatea denok batera Ipuinaren Orduaz goza dezagun.
3. Behin Ipuinaren Ordua hasita ezin izango zara sartu bertan sortzen den giroa ez haustearren.
4. Ekintzan zehar ezin da ezer jan.
5. Bi eta hiru urteko haurren kasuan nagusi batekin sartuko dira.
6. Heldu hauek beraien haurrez arduratuko dira besteei trabarik egin ez diezaieten.
7. Ez da gomendarria haurrak interesa galdu badu bukaera arte egotera behartzera.