“III. LORATU MUTRIKU BONU KANPAINA” AURKEZTU DU MUTRIKUKO UDALAK

2021/10/04
Herriko aktibitate komertziala suspertu eta herriko familien ekonomian laguntzeko helburua du kanpaina honek.

Mutrikun, 2021eko urriaren 04a

Bihartik aurrera, hau da, urriaren 05etik aurrera, “III. Loratu Mutriku” erosketa bonuen kanpaina jarriko da martxan Mutrikun. COVID-19aren alarma-egoerak eragindako krisia dela-eta, Mutrikuko merkataritza, ostalaritza, eta zerbitzuetako aktibitatea indartzea eta herriko familien ekonomia laguntzea izango du helburu kanpaina honek.


Mutrikuko Udalak 2020eko udazkenean antolatu zuen lehen bono kanpaina eta herriko hainbat sektoreen aktibitatean inpaktu baikorra izan zuen. Herritarrengan ere, oihartzun zabala izan zuen eta askok eskertu zuten ekimena aurrera eraman izana.
Hori kontutan izanik, 2021ean ekimen hau errepikatzea erabaki zen baina bi garai ezberdinetan banatuta, bata udaberrian eta bestea udazkenean. Udaberriko kanpaina oso arrakastatsua izan zen, izan ere 10 egunetan bono guztiak saldu ziren, eta orain beste hainbeste izatea aurreikusten da Udazkenekoari begira.

Udazkeneko kanpaina honekin udalak Herriko merkatari eta ostalari artean 120.000 € mugitzea lortu nahi du eta udalerriko familien erosteko ahalmena diruz laguntzea, 36.000 eurorekin.


Bono kanpainaren ezaugarriak


Udalak 40.000 € -rekin 2.400 bono finantzatuko ditu. Bono sorta bakoitza 50€-koa izango da eta frakzionatuta egongo da: 10 €-ko 3 frakzio eta 5€ko 4 frakzio.
Bonoak erosi ahal izateko nahitaezkoa izango da Mutrikun erroldatuta egotea eta herritar bakoitzak gehienez 2 bono xorta erosi ahal izango ditu.
Bonoa erosterakoan, kostuaren %30a (15 €) udalak finantzatuko du eta %70a (35€) herritarrek.
Bonoak kanpainara atxikitutako establezimenduetan bakarrik erabili ahal izango dira eta behin bonoak erosi ondoren, ezingo dira itzuli ez eta dirutan trukatu ere.
Erosketa-tiketaren zenbatekoa bonuaren frakzioaren kopuru bera edota handiagoa izan beharko du.
Bonuak turismo bulegoan egongo dira eskuragarri urriaren 05tik aurrera astelehenetik igandera 10:00etatik 14:00etara. Ostiral eta larunbatetan arratsaldez ere erosi ahal izango dira bonoak , 16:00etatik 18:00etara. Erosteko nortasun agiria erakutsi beharko da, eta norbaiti bertaratzea ezinezkoa bazaio, lagun edo familiako kideren batek eros ditzake bere nortasun agiriaren kopia batekin. Erosketa bakoitzean gehienez ere 4 bonu erosi ahal izango dira batera. Bonuak ordaintzeko lehentasunezko sistema banku txartela izango da, ezinezkoa den kasuetan bakarrik onartuko da esku-dirua.
Bonu guztiak aldi berean erabili ahalko dira edo banaka. Hori bai, erosketaren balioa bonuaren berdina edo gehiago izan beharko du beti, hau da, bonuekin ordainduta ez da itzulketarik egingo esku-dirutan ezta bonu txikiagotan ere. Erosketaren balioa bonuaren kopurua baino handiagoa denean, falta dena diruz ordaindu beharko da.


Kanpainaren inguruko informazioa eta parte hartze arauak esteka honetan jaitsi ditzazkezue.

Kanpainaren iraupena


Urriaren 05etik azaroaren 13ra luzatuko da kanpaina. Epe horretatik aurrera, ezingo dira gastatu erositako bonoak.

Parte hartzen duten establezimenduak:


Bonuak 53 establezimendu hauetan erabili ahalko dira. Mutrikuko Udalak nabarmendu nahi du eta baita eskertu ere, herriko establezimendu hauek egiten duten esfortzua kanpaina hau aurrera atera ahal izateko, izan ere, eurek ez dute etekin zuzenik ateratzen, baina ia hilabetez bonotan jasotako diru kopuru guztia aurreratu beharra daukate:


Adats Ileapaindegia, Alazne Optika, Albaro denda , Alboka okindegi eta kafetegia, Aldana Burdindegia , Alday Klinika , Alkolea edaritegia, Ametza Taberna, Ansorregi Oinetakoak, Apain Estetika Zentroa, Aparra arropa denda, Apartak ileapaindegia, Arrizabalaga harategia, Azkenetxe Ristorante, Bar Txoko, Bare Bare Taberna , Beristain Estankoa, Beristain liburudenda, Bigara fruta denda, Buceo Euskadi , Dilaitz barne diseinua , Dotore ileapaindegia, Ekoamalur ekodenda, Garaia arropa denda, Gotzon arrandegia, Gotzone Ileak ileapaindegia, Goxart obradorea, Iparragirre altzariak, Iratxe lorak, Iratxe masajeak, Iripe etxetresnak, Islada fisioterapia , Itxasne Frutategia , Joseba Elezgarai masaje eta osteopatia , Josune Ileapaindegia, Kalbaixo Jatetxea, Lasuen Elezgarai botika, Lekube burdindegia, Lon Apraiz botika, Madariaga paperdenda, Maider Pinto estetika , Maneiro Lentzeria, Mila frutategia , Olaizola arropa denda, Ostadar fruta denda , Pikua jatetxea , Potero denda, Sabina denda, Txalaparta okindegi eta taberna, Txikixak arropa denda, Tximak ileapaindegia, Zelaieta jatetxea, Zuriñe estetika.

Udaberriko kanpainaren datu batzuk


Udaberriko kanpainan hainbat datu jaso ahal izan dira, ekimen honen helburuak betetzen ari direla ikusten laguntzen digutenak.
2400 bono saldu ziren kanpainako lehen 10 egunetan. Bonoak gastatzeko 6 aste izan ziren eta establezimenduek udalarekin bonotan eginiko gastua likidatu ondoren, 118.600,00€-ko gastu erreala egin dela ikusi da. Horrek, bataz beste 19.766,60€-ko gastua suposatzen du aste bakoitzeko. Datuak ikusita, kanpainarekin herriko ekonomia indartzeko eginiko esfortzuak merezi izan duela baieztatu dateke.

Bestalde, herri mailan zein establezimendu motatan gastatu diren ere ikus dezakegu dauzkagun datuetatik. Gastuak 6 establezimendu tipologiatan banatu dira eta argi ikusi da, ohiko gastuak egin ahal izateko erabili dituztela bonoak herritarrek: elikagaietan egin da gastuaren zatirik handiena (%38), ehungintza eta zapata alorra jarraituta (%21) eta hirugarren estetika eta pelukeria sektoreari lotutako gastua (%17)izan da gailendu dena. Honekin, herriko familiei laguntzeko helburua ere betete dela ikusi da.