Akordeoilariek jasoko dute txistularien testigua

2012/07/13
Bihar, 23:00etan, Goiko plazan, Debabarreneko akordeoilarien eta Madalen abesbatzaren XVIII. kontzertua egongo da. Aurrez aritu diren beste herriko musikari taldeek bezalaxe, emanaldi berezia prestatu dute.

22 akordeoilarik osatutako orkestra, Madalen abesbatza eta Madalen txiki abesbatza elkarrekin ariko dira zapatuko emanaldian.

Euskal piezak zein kanpokoak uztartu dituzte egitarauan. Kontzertuaren lehen zatian, akordeoien protagonismoa izango da nagusi. Lau pieza eskainiko dituzte, eta horien artean, aipagarria da Migel Arrietaren Paco pasodoblea. Pieza horretan, Roberto Bergara ariko da bakarlari lanetan.

Hurrengo bost piezetan, akordeoien lana bukatuko ez den arren, ahotsen presentzia areagotu egingo da. Atal honetan, nabarmentzeko pieza El Rey Leon izango da, Izan ere, pieza horren interpretaziorako bereziki prestatutako jantziak eta koreografia erakutsiko dituzte.

Kontzertuko hainbat piezetan irudien laguntzarekin ere jokatuko dute, baita zenbait herritarren elkarlanarekin ere. Besteren artean, Ainhize Azpiazu ariko da txistuarekin eta Gure Ametsako dantzariek ere euren ekarpena egingo dute.

Azken piezan bertaratzen diren guztiek edukiko dute parte hartzeko aukera. Izan ere, herriko kantuekin bukatuko dute, eta Julia Iriondo zuzendariak bertan daudenak kantuan parte hartzera gonbidatuko ditu.

 

EGITARAUA:

AKORDEOI ORKESTRA

Ondarroa, Deba, Mendaro, Elgoibar, Eibar eta Mutrikuko akordeoilariak

  • AGURRA---------------------- Herrikoia
  • FRANKIEBOY FOREVER------Frank Sinatra
  • PACO-------------------------Migel Arrieta

Bakarlaria: Roberto Bergara

  • JAIALDIA---------------------I. Urkizu (Moldaketa: Julia Iriondo)
MADALEN ETA MADALEN TXIKI ABESBATZAK
  • HERRI TANGOA-------------- J.I. Ansorena

Bakarlaria: Irene Galarraga

  • MENDITIK--------------------Moldaketa: Julia Iriondo
  • GABRIEL´S OBOE------------E. Morricone

Bakarlaria: Leire Badiola

  • EL REY LEON------------------Elton Jhon
Bakarlaria: Ana Andonegi
  • MUTRIKUAR ABESTIAK-------Herrikoia