Astigarribiako San Andres-en Bisita Gidatua

Ez galdu aukera, Otsailak 6-an hain jende gutxik ezagutzen duen paraje xarmangarri hau ezagutzeko. Zatoz Gipuzkoako arte aurre- erromanikoaren adibide gutxietako bat barne-barnetik sentitzera!

Otsailak 6, larunbata, bisita gidatu bat egingo da Astigarribiako San Andrés elizan. Bisita gaztelaniaz egingo da eta prezioa 1€koa izango da pertsonako. Oraindik lekua dago, beraz, bisitan parte hartu nahi duenak Mutrikuko Turismo Bulegoarekin kontaktuan jarri eta lekua erreserbatu dezake. Horretarako hitz hauen azpian aurkituko dituzue gure kontaktu datuak.

Bisita honetan, Astigarribiako auzoaren historia eta San Andrés eliza ikusten dira, azken hau Gipuzkoako eliza zaharrenetakoa da gainera, eta probintzian dauden aztarna aurre- erromaniko gutxietako bat.  Historian Done Jakue bideari lotua azaldu da gune hau eta gaur egun, Done Jakue bideko Ondare Kulturalaren barruan Monumentu Multzo izendatua dago.

 

MUTRIKUKO TURISMO BULEGOA

Txurruka enparantza z/g. 20830.

Mutriku.

TEL: 943 60 33 78

E-mail: turismo@mutriku.net

www.mutriku.net 

ORDUTEGIA/ HORARIO:

Asteartetik –larunbatera : 11:00-13:00 / 16:00-18:00

Igandea: 10:00-14:00