Atutxa II.ak eta Mugerza II.ak irabazi dute Eusko Label Saria

2014/03/31
Belaunaldien arteko lehia izan da, eta txapelketako bikotea gazteena nagusitu da Donato Larretxearen eta Felix Etxebarriaren aurka; saioa osorik ikusteko aukera daukazue hemen.

Aitzol Atutxa II.a dinamarra eta Ugaitz Mugerza mutrikuarra nagusitu ziren atzo, igandea, Izarraitz pilotalekuan jokatu zen Binako Aizkora Txapelketako finalean. Donato Larretxea berarra eta Felix Etxeberria zigarra gainditu zituzten, eta urrezko mailako finala irabazi zuten Atutxak eta Mugertzak.

Belaunaldien arteko lehia izan da, eta txapelketako bikotea gazteena nagusitu da Donato Larretxearen eta Felix Etxebarriaren aurka.

Hona hemen lau aizkolariek osatu behar izan zituzten lanak eta horretarako erabili zuten denbora zehaztuta (egin klik irudian handitzeko):

denborak urrezko aizkora 2014

ITURRIA: Egursport

 

 Urrezko finala ikusteko aukerarik izan ez zutenentzat, hemen dago finala bere osotasunean jasotzen duen bideoa. 



ITURRIA: ETB1