Esperientzia Eskolako matrikulazio epea zabalik dago

2013/09/06
Kultura zein gizarte mailako interesak dituzten eta ikasteko gogoa duten 50 urtetik gorako herritarrei zuzenduta dago Esperientzia Eskola; ez da beharrezkoa aurrez titulaziorik edukitzea.

50 urtetik gorako herritarren artean etengabeko ikaskuntza eta formazioa bultzatzea eta garapen pertsonala sustatzea eta bultzatzea dira Esperientzia Eskolaren helburu nagusiak. Eskolan izena emateko epea zabaldu dute, eta urriaren 18ra arte aukera hori zabalik egongo da.

Eskola Ikasten Elkarteak kudeatzen du; Esperientzia Eskolako ikasle ohiek osatutako elkarteak. "Izena emateko ez da inolako titulazioarik eduki behar. Ikasteko gogoa edukitzea edota kultura zein gizarte mailako interesak edukitzea nahiko da", azaldu dute. Esperientzia Eskolan, besteak beste, honako gaiak lantzen dituzte: komunikaziorako gaitasunak., erlaxazio teknikak, literatura, interkulturaltasuna, garapen jasangarria, zuzenbidea, historia eta Debabarrenako ohitura eta tradizioak.

Era berean, 50 urtetik gorako herritarrek kolektiboa aktibo mantentzea da eskolak bilatzen duena eta gizartean eragiteko bideak sortu eta eraikitzen dituzte mota guztietako proiektuak bultzatuta.

Informazio gehiago nahi dutenek honako telefono zenbaki hauetara dei dezakete: 626 77 36 76 edo 695 78 89 36 edota informazio eskuorria kontsulta daiteke.