Euskal Erromeria

2009/04/14
Mutrikuko herria Euskal Erromeriaren antolaketan buru belarri dabil, antzinako euskal ezkontza bat errepresentatzeko. Hitzordua maiatzak 30, larunbata izango da.

Mutrikuko herria Euskal Erromeriaren antolaketan buru belarri dabil, antzinako euskal ezkontza bat errepresentatzeko. Ekitaldia maiatzak 30, larunbata izango da eta egun guztian zehar luzatuko da, euskal giro aparta sortuaz.

Egitaraua

10:00etan EZKONDEIA sirena hotses portuan

               Dultzaineroak herria alaitzen

11:00etan EZKONTIDEEN KALEJIRA

12:30etan EZKONTZA Goiko Plazan ( taloa eta txotx)

18:30etan ERROMERIA  San Miguel futbol zelaian.