Herri Botea, Mutrikuko Loteriaren zozketa burutu da

2022/01/11
Zabiel Kultur Etxeko hitzaldi aretoan, streaming bidez zuzenean burutu berri da aurtengo gabonetako loteriaren zozketa.

Mutrikun, 2022ko urtarrilaren 10a

Mutrikuko Udaleko garapen sailaren lan ildoen barruan, herriko merkataritza txikia sustatu eta bultzatzeko beharrak urtetik urtera indarra hartzen du. Aurten ere, COVID-19ak hainbat sektore ekonomikoengan eragindako kaltea ikusirik, lan ildo honek indar handia hartu du.
Helburu horri jarraituz, Udalak HERRI BOTIA izeneko kanpaina jarri zuen martxan abenduaren 13an, Gabonetako kanpaina guztian zehar zabaldu delarik.


KANPAINAREN BALORAZIOA
Merkataritza txikia eta ostalaritza sustatu eta bultzatzeko helburuarekin Abenduaren 13etik urtarrilak 5a arte “HERRI BOTIA Herrian erosi eta Irabazi MUTRIKUKO LOTERIAN” kanpaina abian izan da bigarren urtez jarraian. Guztira 57 establezimenduk hartu dute parte eta 10€ko erosketa minimo baten truke zenbakidun boletoak banatu dituzte erosleen artean. Guztira 56.000 boleto banatu dituzte establezimendu guztien artean.
Honek esan nahi du, kanpainak iraun duen 4 astetan herrian gutxieneko 560.000€ko gastua egin dela. Beraz asteko gutxienez 140.000€ mugitu dira gure herriko establezimenduetan; 23.333€ eguneko. Aurreko urteko datuekin alderatzea ez da erraza, izan ere, 2020an kanpainaren iraupena luzeagoa izan zen, baina egin zen eguneko gastuari erreparatzen badiogu, 2020an gutxienez 20.944€ko gastua egin zela ikusi dezakegu, beraz, badirudi aurtengo gabonetan mugimendu hobexeagoa izan dela.
Helburua guztion artean herriko ekonomia indartzea da, beraz, loteria honekin Mutrikuar guztiok irabazi dugulakoan dago Udala.


ZOZKETAREN PROZEDURA


Zozketa Zabiel Kultur Etxeko hitzaldi aretoan egin da eta streaming bidez zuzenean emititu da Udalaren Youtube kanalean.
Zozketa hasi aurretik Joseba Palenzuela, Mutrikuko Alkateak eta Aitor Itza Garapen Saileko zinegotziak kanpainaren aurkezpena eta ekimenaren inguruko balorazioa egin dute. Ondoren zozketaren dinamizazioa eta jarraipena Marije Ituarte Salegi mutrikuarrak egin du, ekitaldiari freskura eta humorea jarri diolarik.
Zenbakiak ateratzeko prozedura eskukoa izan da eta horretarako Mutrikuko Futbol taldetik Itxaso Bilbao Lezertua, Haizea Arrieta Arantzamendi, Maren Osa Mendizabal, Irene Alvarez Arrieta, Araia Mugerza Ayerza eta Nora Mugerza Espilla.
Guztien artean 38 zenbaki atera dituzte, horietatik 19 saridunak eta beste hainbeste ordezkoak. Lehen 22 zenbakiak sari txikienei egokitutakoak dira, hau da, 140€ko bale bakarreko 11 sarienak. Hurrengo 8 zenbakiak 2 baletako 4 sariei dagozkienak (280€). Beste 4 zenbakiek 4 baletako sariak zeinentzako izango diren erabaki dute (560€) eta azkenik, bigarren saria (1.120€, 8 baletan banatuta ) eta lehenengo saria (3.080€, 22 baletan) banatuko dituzten zenbakiak atera dira.
Atera bezain pronto, zenbakiak pantailan erakutsi dira. Saritutako zenbakiak www.mutriku.eus web gunean egongo dira ikusgai, eta baita Mutrikuko Turismo Bulegoan ere bihar, urtarrilak 11tik aurrera.
Zozketa nola egin den ikusi nahi duenak, Mutriku Udalaren Youtube katean ikusi dezake.


ZENBAKI SARITUAK


Saritutako zenbakiak eta bakoitzari dagokion opariak ondorengo taulan ikus daitezke. Kontutan izan bale guztiak 140€koak direla:

 

Zenbakiak bakarrik deskargatu


SARIAK JASOTZEKO


Saritutako txartelak Mutrikuko Turismo Bulegoan aurkeztu beharko dira eta aurkezteko epea 15 lanegun izango da, gaurtik hasi eta otsailaren 1 arte . Epe hori igarota zenbaki saritua agertu ez bada, ordezko zenbakia izango da zozketaren irabazlea izatera pasatuko dena eta beste 15 egun izango du saritutako txartela aurkezteko.
Pertsona berbera ezin izango da bi sarien onuradun izan. Kasu hori gertatuz gero, pertsona horrek balio ekonomiko handieneko saria hartuko luke, eta bigarren saria ordezko zenbakiari emango zaio.


UDALAREN ESKERTZA


Mutrikuko Udalak kanpainan parte hartu duten establezimendu guztiei beraien inplikazioa eskertu nahi die.
Horrez gain, Marije Ituarte eta Mutrikuko Futbol taldeari eta euren izenean etorri diren ordezkari guztiei ere zozketarako emandako laguntza eskertu nahi die.


Udalaren eskertzarik handiena, herrian erosi duten Mutrikuar guztientzako da. Euren erosketekin herria bultzatzen dutelako eta herriko lanpostuak mantentzen laguntzen dutelako. Gogoratu nahi diegu guztiei, kanpaina amaitu arren, herrian erosten jarraitzean denok irabazten dugula.

Loteriaren arauak deskargatu

Zozketa ikusi