Malenetako egitarauak gaur helduko dira mutrikuar guztien etxeetara

2012/07/13
Udalak bai bere aldetik, bai Jai Batzordearekin elkarlanean prestatutako egitaraua biltzen duen liburuxka prestatu du aurtengorako. Hilaren 21etik hasi eta 25era arte prestatu dira ekimenak.

Liburuxka etxean jasotzeaz gain, webunetik bertatik jeisteko aukera edukiko dute herritar zein kanpotarrek.

Bertan jasotzen den informazioan aldaketa bat dago: Uztailaren 22an, Jai Batzordeak Independentzia Eguna deitutakorako antolatutako ekimenen artean, txosnetan, kontzertua dagoela agertzen da, eta zuzena da. Baina  agertzen diren talde debak ez dira oholtzaratuko.  Ingo al Deu?  taldea izango da kontzertua emango duena. Azken uneko arazotxoak tarteko, beste talde biak (Nahixan eta Reperkussion) ez dira bertan izango. Gauzak horrela, kontzertua 23:30ean hasiko da.

Programan jasotako beste aldaketa nabarmena pintura lehiaketaren (OINARRIAK) ingurukoa da. Hilaren 25ean egin ohi den ekimen hori, aurten, hilaren 21ean egingo da. Santixo Eguna asteazkena izanik, Artearen Lagunak taldeak asteburura pasatzeko aukera mahairatu zuen, antolaketarako eta parte hartzea sustatzeko egokiagoa zela iritizita. Udalak ere proposamen hori zuen buruan, eta hala egitea hobetsi zuen, haiekin adostasunean.