Mugikor zaharkituak batuko dituzte herrian Angelman sindromea ikertzeko laguntza lortzeko

2012/10/16
Telefono mugikor eta tablet zaharrak batu eta telefono konpainiei salduko dizkiete; lortzen den diru guztia ez-ohiko gaixotasuna ikertzeko eta gaixotasun hori hurbiletik ezagutzen duten familiei laguntzeko baliatuko dute.

Maneiro barruko arropa denda, Batzokia, Beristain liburudenda, Olaizola arropa denda, San Miguel ikastetxea, Goizeko Izarra ikastola,  institutua eta udaltzaingoaren  bulegoa. Horiek dira herritarrek etxean dituzten mobil eta tablet zaharrak uzteko erabil ditzaketen zortzi puntuak. Aipatutako aparatu zaharren bilketarekin ondokoa lortu nahi da: Angelman sindromearen aurkako borrokan laguntzea.

Angelman sindromea ez-ohiko gaixotasunen artean dago. Gaixotasun hori duten jaioberrien kopurua 20-30 mila bitartean dago. Gaixotasunaren izen bera daraman elkarteak gaixo hori duten umeen familiei laguntzen die; ikerketarako dirua biltzen ere aritzen dira. Eta hain zuzen ere, bi helburu horietara zuzendu nahi dute mugikor eta tablet erabilien bilketa kanpainarekin lortutako dirua.

Aparatu guztiak jasoko dira, funtziona edo ez, bateriarekin. Ez da beharrezkoa, baina, bateria-kargagailua eramatea. Informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, edota bilketan lagundu nahi izanez gero, ondoko helbide elektronikora idatzi daiteke: recogidamovilesusados@gmail.com.