Mutriku eta Deba arteko oinezkoen zubia itxita

2018/07/05
Uztailak 4tik 5era bitarteko gauean erdiko zutabea hondoratu da.

Mutriku eta Deba elkartzen dituen zubi zaharreko zutabe bat hondoratu egin da eta guztiz erortzeko arriskua dagoenez, itxi egin da.

Teknikariak lanean dabiltza zubiak dituen kalteak neurtzeko.

Bitartean, Mutriku eta Deba arteko autobus zerbitzu guztiek geralekua izango dute Urazamendi auzoan.