Mutrikuko Hirigune Historikora eta Bentalekua Museora bisitak udan

2009/04/14
Uztaile eta abuztuan bisita gidatuak egingo dira Mutrikuko Hirigune Historikoan eta Bentalekua Museoan. Asteazkenetik Igandera egunero bi bisita egiteko aukera izango da.

HIRIGUNE HISTORIKORA ETA BENTALEKUA MUSEORA BISTA GIDATUAK

 

 

Bisita hauetan, Antonio de Gaztañeta eta Kosme Damian Txurruka bezalako pertsonai garrantzitsuak jaiotzen ikusi dituzten erdi-aroko kale estu eta harriztatuen artean herri honek gordetzen dituen monumentu nagusienak ikusten dira. Aldi berean herriak historian zehar izan dituen aldaketak azaltzen dira.

Ibilbidea portuko Bentalekua museoan amaitzen da non XX. mende hasieran arrainaren enkantea nola burutzen zen ikas daitekeen. Baita Gipuzkoako portu zaharrenetakoa denaren historia ere.

Asteazkenetik igandera:

Lehen bisita:  12:00-etan

Bigarren bisita: 17:00etan

Irteera: Turismo Bulegotik, Txurruka Plazan

Prezioa: 1€ pertsonako.

Iraupena: 1 ordu.