Txistularien alardeak munduko doinuak bertaratuko ditu

2012/07/06
Kantuz Bizi koruaren laguntza izango dute, bihar, 23:00etan, Zabiel plazan eskainiko duten emanaldian.

Hamar piezez osatutako egitaraua prestatu dute txistulariek aurten alarderako. Pieza bereziak izango dira aurtengoak, eta ahotsek protagonismo berezia edukiko dute.

Mutrikuko txistulariekin eta Kantuz Bizi koruarekin batera, Eibarko, Debako eta Ondarroako txistulariak izango dira. Guztien artean, zapatu gaua doinuz beteko dute.