Zesta punta eskolen arteko topaketak egongo dira zapatuan, Miruaitzen

2012/11/22
16:30ean hasiko dira kinielak jokatzen Zumaia, Tolosa, Andoain, Gernika-Lumo, Markina-Xemein eta Mutrikuko gaztetxoek parte hartuko dute.

Sei herritako zesta punta eskolako umeak batuko dira zapatuan, azaroak 24, Miruaitz pilotalekuan. 50 ume inguruk norbere herriko eskolan ikasitakoa erakutsiko du kantxara aterata.

Gipuzkoatik Zumaia, Tolosa, Andoain,eta Mutrikuko eskoletako zestalari gazteek parte hartuko dute. Bizkaitik, berriz, Gernika-Lumo eta Markina-Xemeiengo gaztetxoak izango dira kantxaratuko direnak. Topaketetan jokatuko dutena kinielak izango dira, eta 16:30ean ekingo diote.